Korrontzi taldeak Orion joko du abuztuaren 25ean
BILBO.Korrontzi taldeak Orion joko du abuztuaren 25ean. Kontzertua HerrikoPlazan izango da arratsaldeko 19:30ean. Doakoa den kontzertuak ‘Ziaboga’musika-zikloa itxiko du.
KORRONTZI (Euskal Herria)
Korrontzi (Euskal Herria, 2004) folk musika taldea AgusBarandiaran trikitilariak sortu zuen. Bere helburua, banda osatzean, euskalmusika herrikoiari zein bere lurraldeko antzinako hots tradizionalei besteikuspuntu moderno eta garaikideago bat ematea zen, betiere trikiti-musikanoinarritutako ikuspuntu batetik, horrekin batera txalaparta edo alboka bezalakobeste instrumentu tradizional batzuk ardatz hartuta eta bere lehen maisuak,Rufino Arrola trikitilariak (1909 ? 1996), helarazi zion tradizio guztiarekikoerabateko errespetua inoiz ahaztu gabe. Sonoritate berri hori lortzeko, musikaestilo modernoagoez inguratu eta, besteak beste, mandolina, baxu elektriko,kontrabaxu edo perkusioen laguntza izan zuen.
Laburbilduz, Korrontzi inor axolagabe uzten ez duen euskal musikatalde bat da, kultura oso bateko erakusleiho bat, beren zuzenekoen indarra etaenergiarekin antzinateko soinuak eta dantzak edo folkaren joera berriaktransmititzen dituena. Korrontzi euskal musika eta dantza tradizionalaren jaibat da, abangoardiako ikuspuntu batekin.
Korrontzitaldeak 2006an atera zuen bere lehenengo diskoa merkatura,"Korrontzi" izenekoa, eta harez geroztik, beste zazpi diska ateradituzte. Azkenengoa, pasaden urtean, "Basque Selfie" izenekoa, liburubatekin batera argitaratu zuten. Zortzi diskoaz gain, kolaborazio ugari egindituzte beste talde batzuekin.
Más en Sociedad
-
Los bomberos forestales pueden anticipar su jubilación hasta cinco años
-
Aviso amarillo este viernes por riesgo de incendio forestal debido al calor y al viento sur
-
León XIV se niega a ser recreado mediante IA: "Si hay alguien que no debería ser representado por un avatar es el Papa"
-
El juez del 'caso Errejón' cita a las partes para cotejar las conversaciones del exdiputado con un testigo