BILBO. Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua “pozik” agertu da literatura sariketa horiek harrera bikaina izan dutelako, eta adierazi du hainbeste lan aurkeztu izanak erakusten duela literatura sorkuntza “oso bizirik” dagoela. Del Valek jakinarazi du epaimahaikideek udazkenean ebatziko dutela sariketa eta orduan emango dutela irabazleen izenen berri.

Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketak XLVIII. ekitaldia du aurtengoa, eta aurten ere lehiaketa horretara aurkeztu da lanik gehien, hain zuzen 989, iaz halako bi, iaia. Epaimahaiak gaztelaniazko 962 ipuin eta euskarazko 27 aztertu eta balioetsi beharko ditu.

Hizkuntza bietako bakoitzeko irabazleak 6.000 euroko saria irabaziko du.

Guztira 70 lan arituko dira lehian Becerro de Bengoa saiakera lehiaketaren XXXI. ekitaldian ?gaztelaniazko 67 eta euskarazko 3?, 2018an baino askoz gehiago, orduko hartan 25 aurkeztu baitziren. Sariketak Arabako akademiko eta kazetari historiko baten izena dauka eta 8.000 euroz dago hornituta (4.000 euro hizkuntza bakoitzeko irabazlearentzat).

Azkenik, Ernestina de Champourcin poesia lehiaketaren XXX. ekitaldiko epaimahaiak aurkeztu diren 344 lanen artean hautatu beharko du. Iaz aurkeztutako lanen ia laukoitza aurkeztu da aurten. Lan horietatik guztietatik 336 poema bilduma gaztelaniazko modalitatean lehiatuko dira, eta 8 euskarazkoan. Bietan, irabazleak 2.000 euroko saria eskuratuko du.