BILBO. Ekitaldian parte hartu dutenen artean, Lourdes Herrasti, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea, elkarte hau da Martzelo Lasa aurkitzeko eta lurpetik ateratzeko lanen ardura izan duena, eta berak aurkeztu du Gogorak ekitaldirako egin duen bideoa.

Bideo honetan jasotzen dira lokalizazio eta lurpetik ateratzeko lanen nondik norakoak eta baita Patxi Lakuntzaren testigantza ere; Patxik 6 urte zituela, Martzelo Lasa non lurperatu zuten ikusi zuen.

Martzelo Lasa Zeberio

Martzelo Lasa Zeberio olaberriarrak 17 urte zituen 1936ko abuztuaren 25ean Lizarrustin tiroz erahil zutenean. Familiak ingurua zein zen bazekien arren, ezin izan zuen lurperatu zuten toki zehatza zein zen jakin. Lekua lokalizatzeko lehen arrastoa liburu batean egiten zen erreferentzian aurkitu zuen familiak, bertan zehaztu eta mugatu egiten zen zein ingurutan lurperatu zuten eta, azkenik, erabakigarria suertatu da Patxi Lakuntzaren testigantza. Sei urte zituen berak, Martzelo Lasa hilda ikusi eta non lurperatu zuten ikusi zuenean, eta familiari eta Aranzadiko lan taldeari lekua zein zen azaltzeko modua izan du. Martzeloaren gorpuzkia ateratzeko lanak 2018ko irailaren 2an egin ziren eta, behin hori eginda, DNA bidez identifikatua izan da.

Patxi Lakuntza, exhumazioa egin eta egun gutxitara hil zen, 2018ko irailaren 21ean, eta berak lekuan bertan kontatutakoa, Gogorak ekitaldi honetarako egin duen bideoan jasotzen da, gorpuzkia lokalizatu eta lurpetik ateratzeko lanak nola izan diren eta jaso eta zabaltzeko helburuarekin egin dena.