BILBO. Gaualdiak, 2019ko maiatzean, 574.422 izan ziren; aurreko urtekoan baino 24.768, %4,5, gehiago. Gaualdiek urte artean eboluzio positiboa izan dute Bizkaian, %3,4ko gehikuntzarekin, eta Gipuzkoan, %7,8koarekin, baina Araban %1,5 jaitsi dira.

Estatuko bidaiariak %2,9 gehitu dira Euskal AEn aurreko urteko maiatzaren aldean eta atzerrikoak %3,4. Araban Estatukoak %9,5 jaitsi dira eta atzerritarrak %5,3. Bizkaian Estatukoak %4,3 gehitu dira; atzerritarrak, %4,6. Gipuzkoan Estatukoak %7,8 gehitu dira; atzerritarrak, %4,1.

Batez besteko egonaldia, 2019ko maiatzean, 1,95 egunekoa izan da, 2018koan 1,92koa zelarik. Araban lehengo urteko 1,77 egunetik aurtengo 1,90era luzatu da; Bizkaian lehengo urteko 1,92tik aurtengo 1,90era laburtu da; Gipuzkoan 1,98tik 2,02ra luzatu da.

Plazakako betetze-mailaz denaz bezainbatean, ehuneko 0,5 puntuz handitu da Euskal AE osoan 2019ko maiatzean, 2018ko maiatzeko %59,9tik aurtengo %60,4ra. Araban ehuneko 0,4 puntuz jaitsi da, %54,5etik %54,1era. Bizkaian ehuneko 0,3 puntuz gutxitu da, %59,8ko betetze-mailara iritsita iragan maiatzean. Gipuzkoan betetze-maila igo egin da ehuneko 1,7 puntuz, %63,5era iritsita iragan maiatzean.

Gelakako betetze-mailari doakionez, ehuneko 1,1 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %74,5era. Araban ehuneko 1,5 puntuz gehitu da, %69,4ra; Bizkaian 0,7 puntuz jaitsi da, %75,2ra; Gipuzkoan ehuneko 3,1 puntuz gehitu da, %75,6ra.

Hotel-okupaziorik handienak maiatzean Donostian izan dira (%72,5), ondoren Bilbon (%66,3) eta Gipuzkoako kostaldean (%62,9).

Asteko eguna aintzat harturik, 2019ko maiatzean Euskal AEn okupaziorik handiena (%68,4) aste-bukaeretan izan da; %57,1 lanegunetan.

Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 95,1 eurotan kokatu da 2019ko maiatzean Euskal AEko hoteletan, aurreko urtean baino %1,4 gutxiago. 86,9 eurokoa izan da Araban, %17,6ko gehikuntza; 87,5 eurokoa Bizkaian, %8,6ko jaitsiera; 107,0 eurokoa Gipuzkoan, %1,8ko gehikuntza.

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak hotel-establezimenduetako okupazioaren araberakoak diren, 70,9 eurokoak izan dira Euskal AEn 2019ko maiatzean, 2018koan baino %0,1 gehiago. Araban 60,3 eurokoak izan dira; Bizkaian 65,8 eurokoak; Gipuzkoan 80,9 eurokoak.