Jaurlaritza Klima Aldaketari buruzko Legearen aurreproiektuaren zirriborroa ari da lantzen
Administrazio publiko guztien, sektore pribatuaren eta herritarren jarduera esparrua zehaztu nahi da 2050erako
BILBO. Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria buru izan duen Gobernu Kontseiluak Urdaibaiko Erreserban egin du asteroko bilera, Busturiako Madariaga dorreatxean, hain zuzen ere.
Horrela, Arriolak prentsa agerraldian esan du Gobernu Kontseiluari eman diola bere sailak landu duen Klima Aldaketari buruzko Legearen aurreproiektuaren zirriborroa, eta orain, "garrantzi handiko lege hau" herritarrek parte hartzeko prozesuan sartuko dela eta bide administratiboari ekingo diola.
Arriolaren arabera, Klima Aldaketari buruzko Legearen aurreproiektuaren bidez, administrazio publiko guztien, sektore pribatuaren eta herritarren jarduera esparrua zehaztu nahi da 2050erako Klima Aldaketaren Estrategian ezarritako helburuak bete ahal izateko. "Karbonorik gabeko ekonomia jasangarri eta lehiakor baterako bideari erabakigarritasunez ekin behar zaio, gizarte osoa inplikatuta giza jarduera kliman eta ekosistema naturaletan izaten ari den eragina geldiarazteko edo arintzeko, bederen", azaldu du.
Era berean, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak Urdaibaiko Biosferaren Erreserban babestutako ekosistemak zaintzearekin eta hobetzearekin erlazionatutako dekretu bat onartu duela: "Arau berritzailea da, eta hazkunde bizkorreko zuhaitz sailen lekuan hazkunde moteleko bertako espezieak aldatzea sustatzeko eman daitezkeen laguntzak ezartzen eta arautzen ditu".
Más en Sociedad
-
Osakidetza abrirá en junio la inscripción para la segunda fase de la OPE que ofrece 5.425 plazas
-
Ikerbasque refuerza su impacto en Euskadi con 49 millones de retorno
-
Noelia, la joven parapléjica de Barcelona, dejará este jueves de sufrir: "Quiero irme ya en paz"
-
El Supremo confirma el desmantelamiento de la estación de esquí de Navacerrada