BILBO. Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan 2019ko martxoan 238.822 bidaiari sartu dira, aurreko urteko hilabete berean baino 8.549 gehiago; horrek esan nahi du, Eustatek emandako datuen arabera, % 3,7ko igoera egon dela. Sarrerek behera egin dute Araban, % 5,3, eta gora Bizkaian, % 5,3, eta Gipuzkoan, % 5,0. Baina kontuan izan behar da, datu horiek balioesteko orduan, aurten Aste Santua apirilean dela eta iaz martxoan izan zela.

Bestalde, EAEko hotel-establezimenduetan 2019ko martxoan 442.383 ostatu-gau erregistratu dira; alegia, % 0,3ko igoera egon da aurreko urteko martxoko datuen aldean, 1.465 ostatu-gau gehiago. Ostatu-gauek urte artean bilakaera positiboa izan dute Araban eta Bizkaian, % 1,6ko eta % 0,6ko igoerekin, hurrenez hurren; baina, Gipuzkoan, beherakada izan dute, % 0,5ekoa.

Estatutik etorri den bidaiarien kopuruak % 1,6 egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urteko martxoaren aldean, eta atzerritik etorri diren bidaiarien kopuruak igoera nabarmena izan du, % 8,5ekoa. Araban Estatutik etorri den bidaiarien kopuruan % 4,6ko beherakada egon da, eta atzerritik etorri diren bidaiarien kopuruan % 8,5eko beherakada. Bizkaian, Estatuko bidaiarien kopuruak % 3,6 egin du gora eta atzerritik etorri diren bidaiarien kopuruak % 9,0. Gipuzkoan, Estatuko bidaiarien kopuruak % 1,8 egin du gora eta atzerritik etorri diren bidaiarien kopuruak % 11,4

Batez besteko egonaldia 1,85 egunekoa izan da azken martxoan, eta 2018ko apirilean 1,91 egunekoa. Araban igo egin da, iaz 1,78 egunekoa izan zen eta, aurtengo martxoan, 1,91 egunekoa; Bizkaian behera egin du, iaz 1,95 egun izan ziren eta aurten 1,86, eta Gipuzkoan ere behera egin du batez besteko egonaldiak, 1,92 egun ziren 2018ko martxoan eta aurtengoan, 1,82.

Plazen araberako okupazio-maila dela eta, ehuneko 0,3 puntu egin du behera EAE osorako; 2018ko martxoan % 48,7 izan zen eta aurtengo martxoan % 48,4. Araban ehuneko 1,9 puntu egin du gora, eta okupazio-maila % 45,5 plazakoa izan da. Bizkaian ehuneko 0,1 puntu egin du behera, eta aurtengo martxoan okupazio-maila % 49,1ekoa izan da. Gipuzkoan okupazio-mailak ehuneko 1,4 puntu egin du behera; 2018ko martxoan % 49,8koa izan zen eta azken martxoan % 48,4koa.

Logelako okupazio-mailak ehuneko 1,5 puntuko bariazio positiboa izan du EAE osorako; logelako % 60,4ko okupazio-maila izan du. Araban ehuneko 2,2 puntu egin du behera, eta % 57,0koa izan da; Bizkaian 2,3 puntu egin du gora eta % 63,2koa da, eta Gipuzkoan ez du bariaziorik izan eta errepikatu egin da iazko martxoko balioa, logelako % 58,3ko okupazioa.

Plazen arabera hotel-okupazio handiena, aurtengo martxoan, Bilbon izan da (% 56,1), gero Donostian (% 54,4) eta, ondoren, Gipuzkoako kostaldean (% 48,8).

Asteko eguna kontuan izanik, asteburuetan izan da okupazio-maila altuena EAEn 2019ko martxoan, % 62,8koa izan da plaza okupatuen ehunekoa, eta, lanegunetan, erregistratutako okupazioa % 41,4koa izan da.

Azkenik, eta sektoreko errentagarritasun-adierazleak direla eta, eguneko batez besteko tarifa EAEko hoteletan 73,5 euro izan dira 2019ko martxoan, urtebete lehenago baino % 4,1 baxuagoa. Batez besteko tarifa 61,5 euro da Araban (% 11,9 egin du behera), 73,9 euro Bizkaian (% 1,3 egin du behera) eta 77,0 euro Gipuzkoan (% 5,1 egin du behera).

Eskuragarri dagoen logelako diru-sarrerak (RevPar), hotel-establezimenduen okupazio-mailaren araberakoak, 44,4 eurokoak izan dira 2019ko martxoan EAEn, 2018ko martxoan baino % 1,6 txikiagoak. Araban, RevPar 35,1 eurokoa izan zen, 46,7 eurokoa Bizkaian eta 44,9 eurokoa Gipuzkoan.