Hiru tren jarriko ditu abian asteburuan Burdinbidearen Euskal Museoak
Trenak 12.30ean eta 18.00etan irtengo dira larunbatean eta 12.30ean igandean
DONOSTIA. Burdinbidearen Euskal Museoak hiru tren jarriko ditu abian asteburuan , Azpeitian dauden museoaren instalazioetatik Lasaora. Trenak 12.30ean eta 18.00etan irtengo dira larunbatean eta 12.30ean igandean.
Museoa 10.00etik 13.30era eta 15.00etatik 18.30era dago zabalik asteartetik ostiralera lanegunetan, 10.30etik 14.00etara eta 16.00etatik 19.30era larunbatetan, eta 10.30etik 14.00etara igande eta jaiegunetan, bere arduradunek gogoratu dutenez.
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetarikoa dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa bat eta munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ikusgai daude.
Gainera, une honetan "1921-1926, Urolako Trenbidearen eraikuntza" argazki erakusketa ere eskaintzen du museoak. Formatu handiko 36 argazkik osatutako bilduma da, gehienak orain arte ikusi gabeak.
Argazkietan Urolako Trenbidearen eraikuntzaren zenbait etapa islatzen dira. Trenbide horren erdialdea izan zen Azpeitiko geltokian dago Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoa.
Más en Sociedad
-
Siete años de cárcel para las dos educadoras acusadas de humillar a niños con síndrome de Down
-
Las personas con VIH podrán donar órganos entre ellas
-
Las empresas y cooperativas vascas pueden pedir las ayudas a la conciliación desde este martes
-
Se dan a la fuga los dos condenados por violar en grupo a una menor en Valencia