BILBO. Badakigu zein izango diren Hondarribiko jaiaetako kontzertu edo ekimen nagusienak. Izen ospetsuenak Leo Harlem, Glaukoma, Vendetta, Kulto Kultibo, Mikel Urdangarin, Golden Apple Quartet edota Morgue badira ere, Udalatikk eskaintza zabala prestatzeko lanetan ari dira.

Txomin Sagarzazu Alkateak egindako agerraldian esan duenez, “kalitatezko musika eskaintzea da gure helburuetako bat, beti ere publiko desberdinari aukera eskainiz, gazteentzat eta ez hain gazteentzat, musika gusto desberdinak daudela kontutan izanik, denak pozik edukitzeko asmotan. Musika eta emanaldietarako, Benta edota Arma Plaza erabiltzen ditugu, aurten ere irailaren 6an gazteentzat Kasino Zaharreko lorategietan musika izango dugularik ere, grafitti lehiaketen ostean”.

Kalixa Silanes Kultur zinegotziak adierazi duenez, “irailaren 6an Bentan Glaukomaren kontzertua izango dugu, DJ Txankleta eta DJ Anisakis-ekin batera. Irailaren 8an, gaueko 23:30ean Kupela eta Kulto Kultibo taldeek kontzertuak eskainiko dituzte”.

Igandea 9an, Arma Plazan Golden Apple Quartet ariko da eta Bentako karpan, ‘The Baboon Show’ eta `Morgue’ taldeak igoko dira oholtzara.

Irailaren 10ean, Arma Plazan ‘Mikel Urdangarin musikaria ariko da eta Bentako Karpan, ‘Vendetta’ taldeak bere ikuskizuna eskainiko du.

“Azken egunerako Bentan, ‘Mariachi Imperial Elegancia Mexicana’ taldea izango dugu, eta jaien amaierarako, Leo Harlem handia ekarri ahal izan dugu, horrekin eta su artifizialekin jaiei amaiera egokia emateko asmotan” amaitu du Silanesek.