Bilbao - ENBA (Euskal Nekazarien Batasuna) sindikatuak antolatu du jardunaldi hau, 2014. urtetik gaur egunera arte. Bere lehenengo edizioan, Gipuzkoako zortzi baserrik bere ateak ireki zizkioten publikoari. Aurten, berriz, Gipuzkoa eta Bizkaiko 30 baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte. Nekazariek baserri mundua eta hiri munduaren arteko harremanak sendotu nahi dituzte Ongi etorri baserrira ekitaldiarekin.
Aurten, jardunaldian parte hartuko duten baserriek honako herrietan kokatuta daude: Aia, Elgoibar, Errenteria-Oiartzun, Errezil, Eskoriatza, Getaria, Lezama, Oñati, Aralar, Asteasu, Azpeitia, Beizama, Berriz-Garai, Bidania, Donostia, Elorrio, Irun, Otxandio-Dima, Urnieta, Urretxu, Zarautz, eta Zerain-Idiazabal. - Asier Carnero