Euskal baserriek ateak irekiko dituzte berriro
Aurten ‘Ongi etorri baserrira’ ekitaldiaren bosgarren edizioa izango da, uztailaren 6an eta 7an
Bilbao - ENBA (Euskal Nekazarien Batasuna) sindikatuak antolatu du jardunaldi hau, 2014. urtetik gaur egunera arte. Bere lehenengo edizioan, Gipuzkoako zortzi baserrik bere ateak ireki zizkioten publikoari. Aurten, berriz, Gipuzkoa eta Bizkaiko 30 baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte. Nekazariek baserri mundua eta hiri munduaren arteko harremanak sendotu nahi dituzte Ongi etorri baserrira ekitaldiarekin.
Aurten, jardunaldian parte hartuko duten baserriek honako herrietan kokatuta daude: Aia, Elgoibar, Errenteria-Oiartzun, Errezil, Eskoriatza, Getaria, Lezama, Oñati, Aralar, Asteasu, Azpeitia, Beizama, Berriz-Garai, Bidania, Donostia, Elorrio, Irun, Otxandio-Dima, Urnieta, Urretxu, Zarautz, eta Zerain-Idiazabal. - Asier Carnero
Más en Sociedad
-
La OMS registra más de 560.000 casos de cólera en 2024 en el mundo, un 5% más que en 2023
-
El informe sobre la conexión de la Y vasca con Navarra estará listo en primavera
-
GLS no está enviando un correo electrónico que avisa de un paquete pendiente de entrega: es un timo
-
La DGT controlará las furgonetas de reparto por el aumento de la siniestralidad: "Es una asignatura pendiente"