Arrain freskoaren etiketatzea egiaztatzeko kanpaina abiatu da 85 saltokitan
Ekainaren 11tik 30era egingo da Euskadiko arrandegietan, supermerkatuetan eta hipermerkatuetan
BILBO. Arrain freskoaren etiketatzea egiaztatzeko kanpaina abiatu da 85 saltokitan. Horren bidez, Euskadiko arraindegietan eskatzen den nahitaezko informazioa eskaintzen den aztertuko dute Kontsumobideko langileek hau da, saltokiek kontsumitzaileei, salgaien etiketatzean, karteletan edo haien ondoan ageri diren taulatxoetan informatzen den begiratuko dute
supermerkatuetan eta hipermerkatuetan, arrain freskoaren etiketatzeari eta trazabilitateari buruz eskatzen den araudia betetzen duten egiaztatuko du Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak baterako ikuskaritza kanpainak. Guztira 85 establezimendutan egingo da, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Kontsumobideko langileek egiaztatuko dute eskatzen den nahitaezko informazioa eskaintzen ote dieten saltokiek kontsumitzaileei, salgaien etiketatzean, karteletan edo haien ondoan ageri diren taulatxoetan.
Europako araudiaren arabera, saltokiek erakutsi behar dituzte espeziearen izen komertziala eta izen zientifikoa, itsasoan edo ur gezetan harrapatu den edo haztegikoa den, zein uretan harrapatu den edo zein herrialdetan amaitu den bere hazkuntza aldia, erabilitako arrantza tresnak eta produktua aldez aurretik deskonjelatua bada. Gainera, azken prezioa adierazi behar dute.
Bestalde, Arrantza Sailburuordetzak aztertu egingo ditu arrantzako produktuekin batera erakutsi behar den dokumentazioan bildutako datuak, harrapatu, garraiatu eta banatu direnetik, kontsumitzaileen eskueran jarri diren arte. Informazio horrek aukera ematen du aleen trazabilitatea ezagutzeko, eta horrek ahalbidetu egiten du jarraipen bat egitea haien sorburutik hasita eta komertzializazio prozesu desberdinetan zehar.
INFORMAZIO KANPAINA
Funtsean, kanpainaren helburua informatzea da, hau da, ziurtatzea saltokiek betetzen ote dituzten beren betebeharrak arrantzako produktuen komertzializazioan zehar. Horregatik, hasieran, erreklamazio orririk ez duten nahiz kontsumitzaileei formulario horiek eskueran dituztela jakinarazteko kartelik ez duten saltokiei jarriko diete isuna ikuskatzaileek.
Halaber, ikuskaritzan etiketatzearekin edo trazabilitatearen datuekin zerikusia duen beste irregulartasunen bat ikusten bada, horren berri emango zaio saltokiari, hutsegitea zuzen dezan.
Kanpainak bigarren fase bat aurreikusi du, araudiaren alderdiren bat betetzen ez zuten saltokiek informazioa zuzendu ote duten ikuskatzeko. Hala, ikuskaritzan ikusten bada irregulartasunek jarraitu egiten dutela, isun bat jarri ahal izango du orduan.
Más en Sociedad
-
Hallan el cadáver de un joven migrante flotando en una playa de Ceuta
-
Llega el amigo imaginario 2.0: un avatar creado por inteligencia artificial con efectos secundarios
-
Las aerolíneas de bajo coste se lanzan a absorber el millón de asientos que deja Ryanair
-
El Departamento de Educación evaluará a las direcciones de los colegios para acceder a mejoras laborales y ‘pluses’