Asteazkenean unibertsitatera sartzeko ebaluazioa hasiko da
Guztira, 11.251 ikasle izango dira, iazko datuekin alderatuta %5,5eko igoera egon da aurkeztutako ikasleetan
BILBO. Asteazkenean unibertsitatera sartzeko ebaluazioa hasiko da. Bertan, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 11.251 ikaslek unibertsitatera sartzeko ebaluazioa hasiko dute EHUn asteazkenean, ekainaren 6an. Iazko datuekin alderatuta, igoera izan da, %5,5 gehiagok egingo baititu probak. Batxilergoko ikasle guztien artetik, 7.337k euskaraz egingo dute unibertsitatera sartzeko ebaluazioa, eta 3.110ek gaztelaniaz.
Unibertsitatera sartzeko ebaluazio hiru egunetan zehar egingo da, asteazkenetik ostiralera, ekainaren 6tik 8ra, eta bi fase izango ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide fasearen helburua da Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate ikasketa ofizialak egin beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea.
Bost azterketa daude sarbide fasean: Euskara eta literatura, Gaztelania eta literatura, Espainiako historia, Lehenengo atzerriko hizkuntza eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.
Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu. Nota haztatuan %60 Batxilergoari dagokio, eta %40 fase orokorrari.
Bestalde, onarpen fasea borondatezkoa da. Helburua da neurtzea ikasleen ezagutzak eta hausnartzeko gaitasuna arlo jakin batzuetan, alegia, unibertsitatean egin nahi dituen ikasketekin zerikusia duten arloetan. Fase horrek aukera ematen dio ikasleari sarbide fasean lortutako kalifikazioa hobetzeko.
Onarpen fasean ikasle bakoitzak Batxilergoko bigarren mailako modalitateko edozein gai aukera dezake, sarbide faserako aukeratu duena izan ezik. Gehienez lau gairen azterketak egin ahal izango dituzte fase horretan, eta, gehienez, 4 puntu eskuratu ahal izango dituzte.
Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio, eta azken nota hori aterako da borondatezko bi nota onenak eta haztatzeko parametroak biderkatuz. Haztatzeko parametroen baloreak 0,1, 0,2 edo 0,3 dira eta unibertsitateak ezartzen ditu gaiak hautatutako graduarekin duen harremanaren arabera.
Más en Sociedad
-
Una mujer afectada por fibromialgia gana la batalla con la Seguridad Social: le ordenaron volver a trabajar hasta cuatro veces
-
La Red de Personas Torturadas de Euskadi pide el reconocimiento como víctimas de vulneraciones de derechos humanos
-
La Comunidad de Madrid urge a Aena a determinar filiación de quienes pernoctan en Barajas
-
Morant exige a Mazón convocar elecciones anticipadas: "Ya no nos vale un Consell inútil"