Segurtasun Sailak Estonian egindako jardunaldi tekniko batzuetan parte hartu du
Saioak azaroaren 2an eta 3an Zamudion eta Iurretan egindakoen jarraipenak dira
BILBO. Segurtasun Sailak Estonian egindako jardunaldi tekniko batzuetan parte hartu du. Jardunaldien helburua proiektuaren lan-taldeetan aurrera egitea da Ertzaintzaren Iurretako basean eta Belgradeko, Tartuko eta Vingeko era ezberdinetako guneetan instalatuko den konfort-sistema jasangarri eta efizientea diseinatu ahal izateko. Konfort-sistema hori tenperatura baxuko sareen teknologian, energia transferitzeko sistema efizienteetan oinarrituko da, eta eguzki-energia aprobetxatzen duten fatxaden eta bero-ponpen laguntzaz sortutako tenperatura baxuko fluxuak dituzten hodien bidez eraikinetan konfort handiagoa lortzea da helburua. Proiektuak Europako Ekonomia Erkidegoaren laguntza eta finantzazioa du teknologia hori proiektuan parte hartzen duten Europako herrialdeetan ezar dadin.
Jardunaldiak maiatzaren 15ean, 16an et 17an egin dira Tartun (Estonian), eta 2017ko azaroaren 2an eta 3an Tecnalia Korporazio Teknologikoaren Zamudioko instalazioetan eta Ertzaintzaren Iurretako egoitzan egindakoen jarraipena dira.
Segurtasun Sailaren izenean Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Azterlanak eta Proiektuak eta Instalazioak eta Segurtasuna atalek parte hartu dute. Segurtasun Sailaz gainera, topaketan beste hainbat erakundek eta enpresak ere parte hartu dute, besteak beste, programaren sustatzailea den Tecnaliak, Energiaren Euskal Erakundeak, Industrias IMAR enpresak, Komunikazio tailerrak eta Suediako, Norvegiako, Belgikako eta Poloniako hainbat enpresaren ordezkariek eta fabrikatzaileek. Bisitan delegazioa hiriari ur beroa eta elektrizitatea hornitzen dizkion biomasako energia-instalazioan izan da, eta bisitari amaiera emateko Estoniako Museo Nazionaleko klimatizazio-gela ikusi du.
Más en Sociedad
-
En imágenes: Final del II Campeonato de Mus de Grupo Noticias
-
El Gobierno español aprueba prohibir la publicidad de combustibles fósiles y aumentar los precios en la reventa de entradas
-
El Gobierno vasco amplía el alcance y las cuantías de las becas universitarias para el próximo curso
-
Viajes por 50 euros y con tu mascota: abierto el plazo del nuevo programa del Imserso