BILBO. Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen sozietate publikoak, eskainitako zerbitzuak Erregeen desfiletara moldatuko ditu ostiralean, urtarrilaren 5ean, zenbait aldaketa eginez Bilboko eta Gazteizko tranbien ordutegietan. Horrela, Bilboko tranbiari dagokionez, zirkulazioa moztuko da Arriaga eta Pio Baroja geralekuen artean 17:30etik 20:30era, gutxi gorabehera.

Moztuta dagoen bitartean, Casilla-Pio Baroja tartean tranbia normaltasunez ibiliko da eta zirkulazioak hamar minutuan behin izango dira. Atxuri-Arriaga tartean tranbiak 15 minutuan behin ibiliko dira. Zerbitzua normaltasunez ibiliko da egunaren gainerako orduetan.

Halaber, Gasteizko tranbian zirkulazioa moztuko da Angulema eta Legebiltzarra geralekuen artean 18:30etik 21:30era, eta gainerakoan zerbitzua ohi bezala ibiliko da.

Bestalde, Euskotrenek jakinarazi du ostiral arratsaldeko 17:51ean tren berezi bat helduko dela Gernikako geltokira, eta bertan Errege Magoak helduko direla, Bizkaiko herrian ospatuko den desfilea hasteko.

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek eskura dituzte 944 333 333 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea, @euskotrenEJGV Twitter gunea eta Euskotrenen app ofiziala.