Merkatu Txikia zabalduko du asteartean Laskorain Ikastolak
Ibarratik Misio Taldeak, Tolosa Sahararekin GKE-k eta Baltistan Fundazioak jasoko dute aurten irabazitakoa
tOLOSA - Laguntza bat, irrifar bat lelopean zabalduko ditu aurten ateak Laskorain Ikastolak 22. aldiz Tolosako kultur etxean antolatzen duen Merkatu Txikiak.
“Gure helburua kooperazio eta elkartasun baloreak ikasleekin gelan lantzeaz gain, ekintza jakin honetan ikastola komunitatea osatzen dugun guztion partaidetza bultza-tzea da”, azaldu dute. Aurten hiru proiekturen artean banatuko dituzte irabaziak: Ibarratik Misio Taldea, Tolosaldea Sahararekin GKE eta Baltistan fundazioa.
Merkatu Txikiak abenduaren 26an, asteartea, irekiko ditu ateak, eta urtarrilaren 5a bitarte goiz (10.00etatik 13.00etara) eta arratsaldez (17.00etatik 20.00etara) egongo da irekita kultur etxean. Objektuen bilketa egin badute ere, herritarrek etxean dituzten arropak, jostailuak, liburuak eta bestelako materialak kultur etxera zuzenean eraman daitezke salmentarako Merkatu Txikia irekita dagoen bitartean. Irakasle, ikasle eta gurasoak arituko dira egunotan lanean bertan. - M.S.S.
Más en Sociedad
-
El 16,3% de los pacientes de Osakidetza prefiere ser atendido en euskera
-
La jueza de la dana pide a Emergencias que identifique a los acreditados para redactar el Es-Alert
-
El juez Peinado cancela el informe que pidió a la UCO sobre Air Europa
-
Los bulos que circulan en redes sobre las esposas de Macron, Sánchez y Obama