Osakidetzako Bilbo-Basurtu ESIak Idis erakundearen QH kalitate ziurtagiria jaso du
Bilbo-Basurtu ESIko zuzendari gerentea den Eduardo Maiz doktoreak jaso du ziurtagirisa
BILBO. Osakidetzak jakinarazi duenez, aitorpena jasotzen duten osasun erakundeak kalitate sistema progresibo eta denboran jarraitua ezartzen saiatzen dira, eta beren prozesuei bermerik handienak emateko behar diren egiaztapenak dituzte. Bilbo-Basurtu ESI da eredu horren araberako aitorpena jaso duen Osakidetzako lehen erakundea.
Osasun erakundeek ebaluazio prozesu zorrotza gainditu behar dute QH ziurtagiria lortzeko, eta auditoretza batzorde baten esku jarri behar dituzte nazioarte mailako estamentu eta agentzia akreditatzaileek aitortutako ziurtapen guztiak. Horri dagokionez, Bilbo-Basurtu ESIak egiaztatuta ditu, besteak beste, kalitatea kudeatzeko sistema, pazientearen segurtasuna kudeatzeko sistema, ingurumena kudeatzeko sistema eta Erantzukizun Sozial Korporatiboaren kudeaketa sistema.
Bilbo-Basurtu ESIko zuzendari gerentea den Eduardo Maiz doktoreak jaso du ziurtagirisa, eta kudeaketa sistemak sistemaren iraunkortasunaren ikuspegitik garatu eta ziurtatu behar direla azpimarratu du.
Más en Sociedad
-
Unos nobles Victoriano del Río protagonizan el encierro más veloz de los sanfermines de 2025
-
El computador cuántico de IBM será "un activo clave" para la Red Vasca de Ciencia e Innovación
-
Más de 340 moderadores de contenido de Barcelona demandan a Meta por daños psicológicos
-
Unicef expresa su preocupación por el arresto de niños en las protestas de Kenia