Síguenos en redes sociales:

EAEko hotel establezimenduen bidaiarien sarrerak %6 gehitu ziren ekainean

EAEko hotel establezimenduen bidaiarien sarrerak %6 gehitu ziren ekaineanEFE

BILBO. Halaber, hotel establezimenduetan erregistratutako gaualdiak 516.958 izan ziren ekainean, aurreko urtean erregistratutakoak baino %3,3 gehiago, hau da, 16.700 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan dute Bizkaian (%5,9) eta Gipuzkoan (%1,9); baina negatiboa Araban (-%1).

Espainiako Estatuko bidaiarien sarrerak %5,6 gehitu ziren EAEn, 2016ko ekainarekin alderatuta, eta beste herrialdeetako bidaiarienak %6,6. Arabaren kasuan, Espainiako bidaiarien sarrerek %9,1eko bilakaera positiboa izan zuten, eta beste herrialdeetakoen kasuan, aldiz, %13,8ko beherakada. Bizkaian, Espainiako bidaiarien sarrerak %7,4 igo ziren, eta besteenak %13,1. Gipuzkoan gehikuntza izan zen bi kasuetan: Espainiako bidaiarien sarrerak %1,1 igo ziren, eta beste herrialdeetakoena %5,7.

Batez besteko egonaldia 1,89 egunekoa izan zen ekainean, 2016ko ekaineko 1,94 egun baino zertxobait baxuagoa. Araban, 1,90 egunetik 1,83 egunera jaitsi zen, Bizkaian, 1,90 egunetik 1,83 egunera, eta Gipuzkoan 20,4 egunetik 2,01 egunera. Plazakako betetze mailari dagokionez, %1,1 igo zen EAEn, iazko ekaineko %57,9tik aurtengo ekaineko %59ra, eta herrialdeka, Araban %48,8tik %50,4ra igaro zen, Bizkaian %55,5etik %58ra eta Gipuzkoan %64,8tik %63,6ra. Asteko egunak kontuan hartuta, asteburuetan eman zen betetze mailarik handiena EAEn ekainean, eta %68,1ekoa izan zen. Gainerako egunetan erregistratutako betetze maila %55ekoa izan zen.

LANDA TURISMOA

Bestalde, EAEko landa turismoko ostatuetan 15.533 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren ekainean, iaz baino %9,6 gehiago. Lurraldearen arabera, Gipuzkoan %21,8 igo ziren bidaiarien sarrerak, eta Bizkaian %9,6; Araban, aldiz, %13,5 jaitsi ziren. Atzerriko bidaiarien sarrerak 3.225 izan ziren, iaz baino %2,3 gutxiago, eta sarrera guztien %20,8 izan ziren. Espainiako Estatuko bidaiarien sarrerak, aldiz, %13,2 igo ziren.

EAEko landa turismoko ostatuek 30.775 gaualdi erregistratu zituzten ekainean, pasa den urteko hilabete berean baino %8,7 gehiago. Herrialdeka, gaualdiak Gipuzkoan %22,3 gehitu ziren, eta Bizkaian %9,4; Araban, aldiz, %21,1 jaitsi ziren.

Gelakako betetze maila %23,7 izan zen, 2016ko ekaineko baino %0,7 puntu gehiago. Araban gelakako betetze mailak %5,9 puntuko jaitsiera izan zuen eta %18,4 izan zen; Bizkaian betetze maila %22,5 izan zen (%0,5 puntu gehiago), eta Gipuzkoan %26,9 (%3,7 gehiago). Azkenik, bidaiarien batez besteko egonaldiak behera egin zuen joan den ekainean, iazko ekainarekin alderatuta, eta 2 egunetik 1,98 egunera pasa zen.