Nafarroa Oinez 2017 Lesakako Tantirumairu Ikastolak antolatuko du
IBAIALDE ETA ERENTZUNEK LESAKARREI PASATU DIETE BESTAREN ANTOLAKUNTZAREN LEKUKOA, EKITALDI HUNKIGARRI BATEAN
Nafarroa Oinezaren soka luzeari urtebetez tiraka aritu ondoren, txanda pasatzeko unea iritsi da jada. Hala, Erentzun eta Ibaialde ikastolek, datorren urteko Oinezaren antolatzailea izanen den Lesakako Tantirumairu Ikastolaren eskuetan jarri dute antolakuntzaren lekukoa. Lesakako ikastolakoek, Amaia Lasheras lehendakariak eta Mikel Irazoki zuzendariak, txalo artean jaso dute ardura, eguerdian Erentzun Ikastolaren atarian ospatutako ekitaldi hunkigarrian.
Irazokik erran bezala, lesakarrentzat "ohore handia" izanen da 2017ko Nafarroa Oineza antolatzea: "Ikastolen eta euskararen aldeko auzolan erraldoia izanen da", azpimarratu du. Ilusio handiarekin jaso dute lekukoa lesakarrek. "Badakigu erronka handia dela baina tamaina horretako ilusioarekin hartzen dugu ardura. Denon artean, soka hartu eta tiratu eginen dugula ziur gaude".
Aurtengo antolatzaileentzat ere "ohorea izan da lekukoa esku-artean edukitzea", ekitaldian azpimarratu dutenez. "Elkartu gaitu, sendotu gaitu eta gure seme-alabentzat aukeratu dugun ikastolako ereduaren alde lan egiteaz harro sentiarazi gaitu".
Más en Sociedad
-
Alerta sanitaria por la presencia de marihuana en algunos paquetes de gominolas
-
El 16,3% de los pacientes de Osakidetza prefiere ser atendido en euskera
-
La jueza de la dana pide a Emergencias que identifique a los acreditados para redactar el Es-Alert
-
El juez Peinado cancela el informe que pidió a la UCO sobre Air Europa