Aritz Aranburu surflariak Gipuzkoako sagardotegien denboraldia hasiko du asteazkenean
"Gure Sagardo Berria" oihu egingo du Aritz Aranburu surflariak lehen kupela irekitzean
DONOSTIA. Jesus Maria Santos Astigarragako alkateak eguerdiko 12:00etan Sagardoetxean ospatuko den aurkezpen ekitaldian uzta berria aurkeztuko du, eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri eman, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera.
Urtero bezala, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Hernaniko Zelaia sagardotegian "Gure Sagardo Berria" oihu egingo du Aritz Aranburu surflariak lehen kupela irekitzean, eta honekin batera, sagardo denboraldi berria irekiko da.
Aldez aurretik, Sagardoetxeako sagastian sagarrondo berri bat landatuko du Aranburuk. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitu.
Más en Sociedad
-
Adinberri abre camino en el mercado silver
-
Huezi (Mondragon Unibertsitatea): "Ha sido una gran oportunidad para conocer y contrastar propuestas"
-
Ana Julia Quezada y su pareja, citadas como investigadas por amenazar a la madre de Gabriel
-
Alertan de un chat de WhatsApp entre menores que comparte contenido sexual y violento