Síguenos en redes sociales:

Euskara Sustatzeko Ekintza Plan berria onartu du EABk

Hala ere oso kritiko agertu dira Euskara Aholku Batzordeko zenbait kide

Euskara Sustatzeko Ekintza Plan berria onartu du EABkARGAZKIA: DEIA

bilbo. Euskararen Aholku Batzordeak (AEB) euskararen erabilera areagotzea xede duen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu zuen atzo Gasteizen.

Hori bai, ESEP onartu arren, Euskararen Aholku Batzordea oso kritiko agertu zen planarekin. "Adostazun zabala lortu da ekintzen eta neurrien proposamenetan, hori denok aitortu dugu, baina gogor salatu ditugu ESEPren gabeziak, batez ere diagnosiari eta ebaluazioari dagokionez, hor kontu asko herren geratu baitira", zioen atzo Aholku Batzordeko kide eta EAJko burukide den Lorea Bilbaok. "Edonola ere -gaineratzen zuen Bilbaok- pozik gaude, akordioa Euskara Aholku Batzordearen lorpena delako eta hor hartutako ekintza eta neurriek hamar urtetan administrazioan egingo den hizkuntza-politika definitzen dutelako".

Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendaria da, eta Euskara Aholku Batzordeko kidea ere bai. Bere iri-tziz, "330 ekintza onartu dira, bai, baina batzuk oso zabalak eta zehaztu bakoak. Plan honek behar beharrezkoak zituen beste bizpahiru ba-tzar eta gainera diagnosian saihestu da gai potolo eta sensible batzuei aurre egiteko aukera, eta guri ezinbestekoak iruditzen zaizkigun atalak dira horiek". Dobaranek nahiko lukeena da "dokumentu hau ez izatea itxia eta definitiboa".

Aurreko legegintzaldietan bultzatu zen Euskara21 eztabaida eta gogoeta prozesutik sortu zen Itun berritu baterantz proposamenak ondo jasotzen zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) berrikuspena. Azkenean, hiru urteko eztabaida eta hausnarketen ostean, onartu da Euskara Susta-tzeko Ekintza Plana, Euskararen Aholku Batzordearen gidaritzapean eta gizarteko eragile askoren lagun-tzarekin osatu dena, eta Planak segida emango dio azken hamabi urteotan euskararen normalizazioan eta hizkuntza politikan erreferente nagusia izan den EBPNari.

Onartutako testuan adierazten den bezala, "ezagutzaren eremuan oraindik ere urrats sendoak egin behar diren arren, ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea murritzeko bidean, plan honen helburu nagusia euskararen erabilera indartzea izango da. Horretarako, ekimen eraginkorrak bultzatuko dira. Helburu horren peskizan, euskal gizarteari bere osotasunean dagokio euskara erabiltzeko aukerak eta guneak bermatu, zaindu eta sustatzea, eta herri administrazioek zeregin horretan lagundu behar diote,

Plan berriak 330 ekintza proposatzen ditu, honako hamasei esparruetan lantzeko: familia bidezko transmisioa, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, administrazioa, gune geografiko euskaldunenak, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, liburugintza, kulturgintza, publizitatea, corpus-plangintza eta euskararen kalitatea, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, sentsibilizazioa eta motibazioa, barruko proiekzioa, eta, azkenik, kanpoko proiekzioa.