PAUL Auster literatura garaikideko handienetako bat da, lehen oso gutxik bezala, belaunaldi desberdinekin konektatzeko gai izan da, maila guztietako irakurleak erakarriz. Vietnam-go gerraren aurkako aktibista izan zen gaztetan, geroztik bere ibilbidearen ezaugarri nagusia konpromiso sendo sozial eta antibelizista eta giza eskubideen aldeko izan da. Bizi-jarrera hori, haren sentiberatasun eztabaidaezinarekin batera, bere lan osoan proiektatzen da, emozioz eta indarrez zipriztinduz. Bada, duela astebete, Paul Auster Brooklyn-go bere etxean zendu zen, senideaz inguratuta eta babestuta. Siri Hustvedt, ere goi-mailako idazle ospetsua, bere alarguna da. Eta alabaren ama. Bada, minutu gutxi barru, zuzenean eta espero gabe, haien intimitatearen jabe izatetik ez izatera igaro ziren: beraiek bere ingurukoei hitz egin ahal aurretik ere, familiak komunikabideei deus bidali izan gabe, Auster-ren heriotzaren berria Internet bidez dagoeneko zabaldu izan zen. Ea ba... Beste edozein eskubideren gainetik, haien oinaze-eskubide legitimoa lapurtu zitzaien, besteren begiradaren menpe egon gabe, intimitatean, galera bere gain hartzen saiatzekoa. Alargunak honela deskribatu du komunikatu publiko batean: duintasun hori lapurtu egin zitzaigu. Erakutsitako lasaitasun, dotoretasun eta irmotasunaren haratago, esaldi suntsitzaile eta arrazoi betetakoa da. Naturaltasun berberaz beste egi santu bat ere zabaldu du: edozer gertatu omen izana ere, familiaren oinazea aintzat ez hartzea bera, gaizki egon zen, sinpleki. Hain nabarmena den zerbait gogorarazi behar izatea… Dena den, hausnarketa horri eustea eta partekatzea komeniko litzateke gaurko garai hauetan, non batzuk eta besteak protagonismo-irrikaz agertzen diren denbora errealean, edozein preziopean. Hustvedt-ek berak “on line oihua” definitzen duen erakusleiho erotu bat.

Neure buruari galdetzen diot non geratzen den besteekin harremanean guzti-guztiok dugun eskubiderik oinarrizkoena, aldi berean eskeini eta exijitu behar duguna: errespetua. Sinpleki.