Xabier Mendiguren Bereziartu, Kontseiluko lehen idazkari nagusia, hil da Donostian, 78 urte zituela.

Ezkion jaioa, Mendigurenek euskararen aldeko arrasto sakona utzi du, idazle, itzultzaile eta hizkuntzaren sustatzaile gisa hainbat arlotatik. Mendiguren Martuteneko Itzultzaile Eskolaren sortzaileetako bat izan zen, Kontseiluaren lehen idazkari nagusia, sorreratik 2010era arte, eta euskaltzaina. Filosofia eta Letretan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, hamar hizkuntza baino gehiago hitz egiten zituen.

Beilatokia bihar izango da, 16.00etatik 20.00etara, Errekaldeko beilatokian, Donostian.