Bizkaiko Foru Aldundiak 'Udalekuak 2024' programarako eskuragarri dituen 1.498 plazen zozketa egin du dagoeneko. Haietatik, 1.392 euskarazkoak izango dira eta 106 elebidunezko aukera hautatu dutenentzat.

Aurten, Foru Aldundiak udalekuetara joateko 5.684 inskripzio jaso ditu, guztira 2.916 eskabideren bidez. Inskripzio denen artean, 5.628 txanda orokorrekoak dira eta 56 desgaitasun eta/edo menpekotasunen bat duten pertsonentzat dira. Zozketa egin ondoren, plazen banaketa honela geratu da: 7 eta 8 urteko umeentzat 184 plaza izan dira; 9, 10 eta 11 urteko umeentzat 740 plaza eta 12 eta 13 urteko umeentzat 574. Aldundiak plazen % 5 gorde du, hau da, guztira 75 plaza, desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten pertsonentzat. Plaza horietatik 70 euskarazkoak dira eta 5 elebidunak.

Parte-hartze kuota 138 eurokoa da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak plaza bakoitzak benetan duen kostuaren % 74,82 diruz laguntzen du. % 85eko deskontua aplikatuko zaie diru-sarrerak bermatzeko errenta edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten pertsonei, eta % 30eko deskontua familia ugariei.

Taldeetan zuzendari bat egongo da, tituluduna, eta gero begiraleak egongo dira, hauek ere tituludunak.

Udalekuak 2024ri buruzko informazio guztia eta zozketaren emaitzak hemen kontsulta daitezke: www.bizkaia.eus/eu/udalekuak