Udalerriko emakumeen berdintasuna eta bizitza hobetzea da Elorrioko Udalaren erronka nagusienetariko bat. Bada, hori lortzeko, Berdintasun sailak martxan jarriko ditu hilabete honetan emakumeei zuzendutako jarduera berriak. Oraingoan lau eskaintza ezberdin egongo dira: menpekotasuna duten pertsonak zaintzen lan egiten duten emakume migratuentzako ‘Zaintza barik, bizitzarik ez’ hasiko da lehenengo, hilaren 16an, eta hamar saioz osatuta.

‘Ekofeminismoa eta sukaldaritza kontzientea ereiten’ izenekoa, berriz, Errotik Kooperatiba Feministak koordinatuko du, zortzi saiotan banatuta, apirilaren 24tik aurrera. Irakasleak Leire Milikua, Maitane Cabeza, Mar Garrote, Amillena y Sustraiak Catering izango dira.

Bestalde, 9 eta 11 urte artekoentzako ‘Hilekoaz gain, nire gorputzeko aldaketak’ saio bakarra ere antolatu da, hilaren 26an, 17:00etatik 20:00etara, eta Saioa Hernández psikologo eta sexologoak gidatuko du.

Laugarren ikastaroa zoru pelbikoaren ezagutza eta indartzean zentratuko da. Aida García fisioterapeutak eta Saioa Hernández psikologo eta sexologoak zazpi saioeskainiko dituzte, maiatzaren 16an hasita, 18:00etatik 20:00etara.

Egitarau osoa eta izen-emate epeak egunotan etxez etxe banatuko den eta Udal webgunean dagoen liburuxkan datoz azalduta. Plaza mugatuak egongo dira etalehentasuna izen-ematearen ordenaren araberakoa izango da. Izen-emate orriabetetzean, berdintasuna@elorrio.eus helbidera bidali edo udaletxeko HAZen entregatu behar da. Informazio gehiagorako, deitu 946570809 edo 747 48 60 64 zenbakira.

Ikastaroak baino gehiago

Horiez gain, hainbat ekimen garatuko dira hilabeteotan. Esaterako, maiatzaren 25ean txango feminista egingo dute Bilbora, Dora Salazar eskultorearen obra eta La Sinsorga espazio feminista ezagutzeko, bertan bazkaltzearekin batera.

Berdintasunerako V. Planaren diseinua ere martxan jarriko da, apirilaren 16an eta maiatzaren 21ean emakumeen arteko topaketak eginez, 18:00etatik 20:00etara.

Udaberria loratze garaia da, eta aurten Elorrion LGTBIQA+ unibertsoak loratuko du.Elorrioko Udalak egun seinalatuak erakutsi eta zabalduko ditu sexu-askatasuna eta genero-aniztasuna aldarrikatzen duten ekitaldiak garatzeko.

Bestalde, nabarmentzekoa da ekainaren 20an ikasturte amaierako jaia ospatuko dela Aldatsekuan, 2023-2024 urteetan berdintasuna lortzeko Elorrion izan diren ekimen ugarietan parte hartu duten emakumeen artean.