Urteroko hi-tzorduari jarraituz, Markina-Xemeinen kokaturiko Lea Artibai Ikastetxeak Ilusio Ponpak jardunaldiaren edizio berri bat antolatu du Lea-Artibai eskualdeko “profesionalen gozamenerako”, antolatzaileek zehaztu dutenaren arabera. Bere hamargarren edizioan, gaur goizez ospatuko da, goizeko 09:30etatik aurrera hezkuntza zentroaren auditorioan. Autengoan hiru izango dira gonbidatu bereziak: Ibon Oregi surf egokituko munduko txapeldunordea, Mar Romera adimen emozionalean aditua eta Emilio Duró enpresaburu, irakasle eta hizlaria.

“Ilusio Ponpak 2012an sortu zen jendeari arazoen aurrean ikuspegi baikorra transmititu eta motibazioa sustatzeko helburuarekin”. Ordutik hona hainbat nazioarteko hizlari ospetsuk parte hartu dute bertan, “beraien ikuspegi eraiki-tzailea eta baikorra helarazteko asmoarekin, eta ondorioz, jardunaldi honen arrakasta handitu egin da urtez urte”. Azken urteetan auditorioa betezera heldu dira Ilusio Ponpak izenburupeko ardunaldiokin, behin baino gehiagotan. “Edizio honetan ez da gutxiagorako izango, parte-hartzaileak energia positibo dosi handiak banatzeko asmoarekin baitatoz”, Markina-Xemeinen kokatutako Lea Artbai Ikastetxeko arduradunek azaldu dutenaren arabera.

Hiru hizlari

Hiru izango dira jardunaldiaren protagonista nagusiak. Lehendabizi Markina-Xemeinen jaiotako Ibon Oregi surf egokituko munduko txapeldunordea arituko da, Aparretan bizi izenburu izango duen solasaldiarekin. Hitzordua 09:30etatik aurrera jarria dute. Ostean, adimen emozionalean aditua eta Francesco Tonucci Elkarte Pedagogikoko presidentea den Mar Romera arituko da, bere El valor de elegir es de valientes hitzaldiarekin. Azkenik, Emilio Duróren txanda izango da. Enpresaburua, irakaslea eta hizlaria, Llevar una vida con sentido izenburupeko solasaldia eskaniko du. “Ibon, Mar eta Emilio euren esperientziak kontatzeko eta bertaratutakoei beren motibazio, ilusio eta positibotasunarekin argiztatzeko” bertaratuko dira gaurkoan Markina-Xemeinera. Eta hizlariei galderak egiteko aukera ere izango da.