Dena da prest asteburuan –uztailaren 7an, 8an eta 9an– Lekeitioko Kaleka jaialdiaren 33. edizioari ekiteko. Aurtegoan “habiatik ateratzeko ordua heldu” dela iritzita, “hegan egin eta erakusleiho berrietara heltzeko unea”, antolakuntzak 11 ikuskizunez osatutako kale an-tzerkien festibala plazaratuko du, ohiko lan lerroak jorratzen dituena –Kaleka ofiziala,Kaleka scrach eta Kalekaz Blai–. Gogoeta eragiteko tokia izango da Lekeitio.

Milaka ikusle eta herritarrej hain gogoko duten hitzorduan, “aurtengoan “Portugal, Katalunia, Valentziar erkidegoa, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa eta Euskal Herritik etorritako konpainia eta kolektiboen” ikuskizunetaz gozatzeko. “Haien lanetan kale arteetako alor desberdinak landuko dituzten ikuskizunak izango ditugu, besteak beste, antzerkia, kalejirak, clownak, piroteknia, sormena sustatzeko espazioak edota gogoeta eragingo digutenak”.

Atal ofizialak “formatu ezberdinak lantzen dituzten konpainia eta kolektiboen lanak batzen ditu”. Aurten Haatik, Trapu Zaharrak eta Lekittoko Deabruak bezalako konpainia euskaldunak hartuko ditu bere barnean atal honek. Baina baita estatu mailako Xa Teatre, Holoqué, David Cebrián, La Tal eta 7 Bubbles. Nazioartekotasuna Portugalgo PIA (Projectos de Intervenção Artística) konpainiak emango dio jaialdiari. Kaleka Scratch delako atalean, berriz, “garapenen edo sorrera prozesuan” dauden lanak batzen ditu, kultur agente, artista, ikusle eta abarren arteko sormenezko elkar trukaketa garatzeko espazioak eskainiz. Azkeni, Kalekaz Blai delako sekzioak “esperimentazioarekin eta ikusleen parte hartze zuzenarekin lotutako akzioak hartzen ditu bere barnean”, antolatzaileen esanetan. Edizio honetan Baychimo konpainiaren Versos que anidan ikuskizuna izango da eskuragarri.