2024. urte honetan egingo den VillaSoundBilbao jaialdiko laugarren edizioak berritasun interesgarriak ekarriko ditu. Parte hartzeko adina zabaltzearena nabarmenetariko bat izango da. Hortaz, aurten 16 eta 35 urte bitarteko musikariei irekita dago banda eta bakarlari gazteentzako jaialdia, zeinak orain arte 30 urteetan muga ezarrita baitzuen.

Bilboko Udalak antolatutako festibal honetan izena emateko epea urtarrilak 22 astelehen honetatik otsailaren 22ra arte zabalik mantenduko da. Epaimahaiak Bilborocken 4 kontzertutan joko duten 12 talde hautatuko ditu. Hautatutako bandek prestakuntza-programa batean parte hartuko dute, eta banda horietako batek 4 kontzertuko bira bat egingo du Estatuko zenbait hiritatik.

Lan horiek egungo musika moten artean edozeinetakoak izan ahalko dira (rocka, popa, metala, trapa, elektronikoa, folka, egile musika...), edo haien arteko nahasketa bat. Epaimahaiak aintzat hartuko du taldeetan emakumeak egotea eta euskarazko sorkuntzak egitea