FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoak bere 30. urteurrena ospatuko du 2024 hasi berri honetan. Maiatzaren 3tik 11ra egingo den jaialdiaren barruan, euskarazko fantasiazko generoko ekoizpena basbeteko asmoz, Bilboko Udalak hizkuntz horretan film labur bat egiteko proiekturik onena sarituko du. Hortaz, egitasmo irabazleak 5.000 euroko diru-saria jasoko du.

Parte hartu nahi dutenek, martxoaren 27a baino lehen aurkeztu beharko dituzte haien proiektuak www.fantbilbao.eus webgunean eskuragarri egongo den formulario baten betez. Parte hartzaile bakoitzeko bi film labur baino ez dira onartuko, 20 minutu baino gehiagokoak ez direnak.

Proiektuak bidali ondoren, epaimahai espezializatu baten aurrean aurkeztu eta defendatu beharko dira Zinemaldian zehar egingo den jendaurreko saio batean. Hala badagokio, film laburraren estreinaldia FANTen etorkizuneko edizioetan egingo litzateke.

Bestalde, Bilboko Udalak antolatutako Fantasiazko Zinemaren Bilboko Jaialdia-FANTek gogorarazten du lanak aurkezteko epea zabalik dagoela hurrengo edizioan parte hartu ahal izateko.

Lan hauen harrera otsailaren 4an, igandean, amaituko da eta oinarriak eta Zinemaldian parte hartzeko lanen aurkezpen prozesuari buruzko xehetasun guztiak www.fantbilbao.eus webgunean kontsultatu daitezke. Filmak Movibeta Festival edo FestHome webgunearen bidez aurkeztu beharko dira.