"BatZuk Euskararen lau aurpegi" dokumentala emango du ETB1ek
BILBO. 20. Korrikarentzat AEK-k eta Hiru Damatxo Ideia Faktoriak egindako ikus-entzunezko lanak lau protagonista ditu, lau euskaldun berri, hain zuzen: Maika Etxekopar, Dani Alvarez, Elena Caballero eta Ander Larunbe. Beste askoren artean, euskararekin harremana duten lau lagun dira. Aurpegi ezagunak dira, gainera, euren lanbide, zaletasun edota gizarte konpromisoagatik.
Horrela, ETBk jakinarazi duenez, Maika Etxekopar antzerkilari, kantari eta musikari zuberotarra da; Dani Alvarez EiTBko kazetari galiziarra, aspaldian Bilbon bizi dena; Elena Caballero, La Basu, Euskal Herriko raparen emakumezko ikur nagusia da, eta Ander Larunbe, erdi eskoziar erdi iruinsemea, ezaguna da Iruñeko hainbat eremutan egin duen lanagatik.
"Euskal Herrian euskara eta hizkuntzak bizitzeko hainbat modu daude, pertsona bakoitzeko bat, batzuk: zenbait elkarren oso antzekoak, beste zenbait ia antagonikoak. Lan honetan horietariko lau ezagutuko ditugu, testuinguru ezberdinetan bizi diren lau herritarren bizitzetan sartuko da dokumentala. Euskaraz bizi den jendea, edo euskarara hurbildu dena, masa homogeneo izatetik urrun, kolore eta ñabardura askotako multzoa da, eta aniztasun horren argazki bat da dokumental hau", azaldu du.
Horrela, "BatZuk. Euskararen lau aurpegi" dokumentala datorren astelehenean izango da ikusgai, gaueko 22:15ean, ETB1en. Halaber, hilaren 23an ETB2n ikusi ahal izango da.
Más en Televisión
-
‘Yellowstone’, la cicatriz de Kevin Costner que no termina de curarse
-
Broncano responde al plantón de Melody con un giro inesperado: invita a un ganador de Eurovisión
-
‘Duster’, el thriller que reúne a Josh Holloway y JJ Abrams tras ‘Perdidos’
-
Ewan McGregor y Charley Boorman vuelven a casa en su último viaje motero