Erredakzio-Mahaia

Txertoa ala oporrak

13.06.2021 | 01:00
Txertoa ala oporrak

ordenagailuko pantailan paradisuko uharte baten irudiaren promesarekin lanean diharduen 30 eta 40 urte bitarteko kolektiboaren partaide bezala, ziztada zorrotz bat sentitu dut aste honetan txertaketaren egutegiak guretzako prestatu duen tranpaz jabetzean. Berrogei urtetik gorakoak txertatzen hasi eta jadanik aurreratu dute ekainaren bukaeran edo uztailaren hasieran ekingo dutela gure belaunaldiarekin. Aurreikuspenak, noski, hala-holakoak dira, botika-etxeek bidaltzen dituzten dosien baldintzapean baitaude. Nekez asmatu daiteke, era berean, hiru asteko tartearekin inokulatzen den Pfizer edo lau asteko tartea behar duen Moderna egokituko zaigun. Hala ere, txertaketaren txanda ez galtzeko oporrak "planifikatzeko" eskatu digute, eta, ezinezkoa balitz –gure kasuan agerian geratzen den bezala–, txertoa lehenestea. Izan ere, momentuz, ez da beste erkidego batzuetan injektatzeko aukerarik egongo. "Txertoa ala oporrak, zuk jakingo duzu", esan digute inplizituki. Suposatzen dut dagoeneko inmunizazio osoa lortu eta Mallorca edo Fuerteventuran tripaz gora dagoenari oporretan kanpora joateko eskubide burgesa lehen munduko aldarrikapen friboloa irudituko zaiola. Arrazoia du, jakina. Eta sen onak udara gertuko altxorrez disfrutatzeko erabiltzea eskatzen digunez, Vueling eta Volotearen mezuak ezabatzen ditudan bitartean, okurritzen zait justua litzatekeela aurten gure adin tartekoei euskal hondartzetan aparkatzeko pribilegioren bat ematea, adibidez.

aaraluzea@deia.eus

 
Blogs de Deia
Foros Deia
noticias de deia