BILBO. Udazken donostiarreko kaleko musikaren ekitaldi nagusia bezala sendotzeko asmoarekin, honako bi helburuak betetzeko itzultzen da jaialdia:

? Donostiako jarduera ludiko-turistikoa Alde Zaharra-Zurriolatik deslekutu eta hiriko beste auzoetara hurbiltzea, auzo guztietako ostalaritza establezimenduetako terrazen eskutik.

? Kaleko musika hiritarrei hurbiltzea, talentu berriak ezagutzera emateko.

Horretarako, urriko zubian, hau da, urriaren 10etik 13ra, Gipuzkoako hogei duo eta bakarlariek kontzertuak eskainiko dituzte Donostiako auzo guztietako ostalaritza establezimenduetako terrazetan.

Musikaren munduko profesionalez osatuta egongo den epaimahai ofizial batek emanaldi horiek baloratuko ditu eta bost musikari aukeratuko ditu Donostiako Sustapenak antolatzen duen Gabonetako Azokan ospatuko den finalera pasatzeko.

Final horretan hiru sari banatuko dira:

? Lehenengo Sari Ofiziala ? 1.200€, epaimahai ofizialak aukeratuko du.

? Bigarren Sari Ofiziala ? 800€, epaimahai ofizialak aukeratuko du.

? Hostelería Gipuzkoa Saria ? 500€, ostalariek aukeratuko dute.

Lehenengo eta bigarren sarien %50a Oiartzungo Rock Music dendan erabiltzeko txeke bat izango da.

Artista eta terrazek izena emateko epea ireki da

Bihartik, hau da, irailaren 6tik, eta irailaren 26ra arte, deialdiaren oinarriak betetzen dituzten eta jaialdian parte-hartu nahi duten musikariek bi abestiko maketa bidali behar dute www.donostiabuskersfestival.es webgunearen bitartez. Bertan, eta jaialdiko sare sozialetan, aurkituko dute ekimenaren inguruko informazio guztia.

Zentzu honetan, II. Donostia Buskers Festivalean parte-hartu nahi duten musikariek 18 urte baino gehiago izan beharko dituzte eta Gipuzkoan bizi beharko dute. Gainera, lehen esan bezala, duo edo bakarlariek parte har dezakete bakarrik. Musikari dagokionez, edozein musika mota onartuko da, terrazen fasean eskainiko diren kontzertuak formatu akustikoan izango badira ere.

Izena ematen duten artista guztien artean, epahimaia ofizialak, 20 aukeratuko ditu terrazetan jotzeko.

Bestalde, jaialdirako haien terrazak eskaini nahi dituzten Ostalaritza Elkarteko kide diren Donostiako establezimenduek, Elkartera deitu dezakete (943 31 60 40) edo email bat bidali promociones@hosteleriagipuzkoa.com helbidera.

Terrazen fasea eta finala

Terrazen fasean, hau da urriaren 10etik 13ra bitarte, epaimahaiak aukeratutako musikari bakoitzak, antolakuntzak erabakitako bi terrazetan eskainiko ditu kontzertuak, bi egun ezberdinetan. Ordutegia 19.30etatik 21.30ak arte izango da, igandean izan ezik (egun horretan 12.00etatik 16.00ak arte ospatuko dira).

Finalaren eguna ez dago zehaztuta, baina Donostiako Sustapenak antolatzen duen Gabonetako Azokan ospatuko da.