Mungiako Udalak bere Landare Azokaren XV. edizioa ospatuko du larunbat honetan. Gainera, aurtengoan, tailerrak berreskuratuko ditu. 10:00etatik 15:00etara, Foruen Enparantza hainbat saltokik beteko dute, eta jendeak mota guztietako landareak, loreak, barazkiak eta lorezaintzari eta nekazaritzari buruzko liburuak erosi ahal izango ditu bertan.

Beste alde batetik, tailerrak eskainiko dituzte antolatzaileek: landareetan, tratamendu naturaletan, nekazaritza birsortzailean eta loredun dekorazioan gaixotasunak prebenitzeko. Landare Azoka honi esker, kaleak kolorez bete eta lorezaintzarekin eta nekazaritzarekin zerikusia duten era guztietako produktuak eskainiko dira.

"Parajeko ohiko elikagaiak eskaintzeko postuak jarriko dira eta, gainera, tailerrei ekingo zaie atzera, izan ere, osasun egoeraren erruz ezin izan baitira antolatu", azaldu dute Udaletik. Foruen Enparantzak 19 stand edo postu hartuko ditu eta bertaratzen direnek era askotako produktuak erosi ahal izango dituzte: liburuak (stand 1), bertako landareak (10 stand), makinak (stand 1) eta Mungiako eta inguruko elikagaiak, kasu baterako eztia, marmelada, gildak, ogia, gozokiak, esnekiak, ahateen eratorriak (zazpi stand).

Tailerrak eta zozketa

Berrikuntza gisa, aurten tailerrak berreskuratuko dira, beraz, jendeak goizean zehar antolatuko diren tailerretan parte hartu ahal izango du: landareetan gaixotasunak prebenitzeko ikastaroak, tratamendu naturalak, nekazari-tza birsortzailea eta loreekin egindako dekorazioa landuko dira. Ohi bezala, musikak girotuko du eguna eta, 13:30ean, zozketa egingo da azokako postuetan erosi dutenen artean.

"Ekoizle eta saltzaile bakoitzak txartel bat emango die bezeroei; txartel hori Udalak prestatuko duen hautestontzian sartu beharko dute erosleek". Horren bidez, azokako postuetan egongo diren kalitatezko produktuen otzararen zozketa egingo da.

"Herritarrek eta beste udalerri batetik bisitan jatorkuzanek egun koloretsua izango dute; era guztietako barazkiak erosi eta gozatu ahal izango ditue. Mungiako Landareen Azokara etortzen animetan dogu jendea, goi ederra pasetan parajetu daitezan, naturako produktuez eta gure udalerriaren enkantuaz gozatzen", aipatu du Alaitz Erkoreka Mungiako Udaleko Ingurumen Saileko zinegotziak.

Azoka

Landare eta barazkiak. Foruen Enparantzan hainbat saltoki instalatuko dira 10:00etatik 15:00etara, eta jendeak mota guztietako landareak, loreak, barazkiak eta lorezaintzari eta nekazaritzari buruzko liburuak erosi ahal izango ditu bertan. Tailerrak egiteko aukera ere eskeiniko da aurten.