Lezamako Udalak ingurumena zaintzearen aldeko apustu irmoari eusten dio energia-kontsumoa eta CO2 emisioak minimizatzea ahalbidetuko duten ekintzak gauzatuz. Kasu honetan, udalerriko argien zati bat ordezkatu du, LED sistema berri bat instalatuz, alde batetik, kalitate handiagoko argiztapena ahalbidetuko duena eta, bestetik, energia asko aurreztuko duena.

Besteak beste, Udalak 2022an hurrengo lekuetako esku-hartzeak bukatu ditu:

-landa-eremuetako argiak ordezkatu ditu LED berriak jartzen

-farmaziaren inguruko pisuetan eta La Cruz tren-geltokiaren goiko aldean ere argiteria hobetzen

-era berean, gobernu-taldeak udalerriko puntu beltzak kentzeko lanean jarraitzen du, eta, kasu honetan, frontoiaren atzeko aparkalekuko eta Lezamako tren-geltokiko aparkalekuko argiztapena hobetu du.

-beste batzuk

Esku-hartze horiei %100eko diru-laguntza eman die Bizkaiko Foru Aldundiko Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, 36.585,74 euroko

zenbatekoarekin, "Udalei eta Mankomunitateei klima-aldaketaren arloko jardueretarako, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko neurriak sustatuz eta energia berriztagarriak sustatu eta ezartzeko laguntzen programa"-ren bidez. Ingurumena zaintzeari garrantzi berezia eman dio beti udal-gobernuak, eta, beraz, argiteria publikoa hobetzea ospatzen dugu. Energia aurrezteaz gain, LED sistemak gastu ekonomikoaren murrizketa handia ekarriko du epe luzera. Bestalde, udalerriko puntu beltzak ezabatzen jarraitzea ere ospatzen dugu, urte batzuetatik udalaren lehentasunetako bat izaten ari delako