- Azken egunetan Bizkaiako kaleetan ikusten ari denez, berrogeialdiko arrastoak modu mailakatuan desagertuz doaz, osasun-agintaritzak aipatutako normaltasun berrira ailega-tzen doan einean. Honen ondorioz, herri desberdinetako entitateak orain dela bi hilabete baino gehiagotik geldituta izan dituzten zerbitzu edo instalazio ugari berreskuratzen ari dira. Sondikako Udalaren kasuan, udaletxea aste honetan ireki dute eta, pasaden astean, Udal Liburutegia ere mailegu eta itzulketa egiteko. Datorren astean, herriko kirolari eta kirolzaleentzako oso berri baikorra izango da, izan ere, marti-tzenean, ekainak 16, Udal Kiroldegia irekiko dute. Nahiz eta irekiera datorren astean izango den, oraindik ere zeinbat zerbi-tzu murriztuak izango dira segurtasun konatuak direla eta.

Ordutegiari dagokionez, goizeko 10:30ak eta 15:00ak bitartean egongo da irekita eta, arratsaldean, 17:00etatik 21:30etara. Bestalde, gaur egun bizitzen ari den osasun egoera kontuan izanda eta osasungintza organoek emandako argibideei jarraiki, aldagela zerbitzurik ez da izango, izan ere, horrelako espazioetan kutsapen arriskuak oso nabarmenak izan ohi dira. Gainontzeko instalazioekin jarraiki, padel pistak, frontoia eta lur-ibilguak, hau da, zumba, pilates eta horrelako ekintzak egiteko gelak Gorondabeko Kiroldegian erabiliko dira. Hauek erabili ahal izateko, guztiz beharrezkoa izango da aurretiaz izen-ematea edo erreserba egitea 944 710 076 telefono zenbakira deituta. Horrela, antolakuntzak zenbat jende aldi berean hauek erabiltzen ari denaren inguruko kontrola izan dezake eta, ondorioz, erabiltzaileen pilaketak ekiditea errazagoa izango da. Gimnasioa sondikoztarrek erabiltzen duten zerbitzu arrakastatsuenetakoa da eta, tamalez, martxotik itxita mantendu da. Normaltasun berriaren helduera hurbilduz doanez, Udalak zerbi-tzu hau berriro herritarrei eskaintzea erabaki du, nahiz eta gimnasia funtzionaleko eskolak besterik ez diren eskainiko Gorondabeko Kiroldegiko jarduera anitzetara bideratutako pistan. Amaitzeko, squash pistak ez dira oraindik irekiko, osasun-egoerak nola aurrera egiten duenaren zain.

Udaldia laster helduko den arren, ailegatu dira tenperatura altuak protagonistak diren eguzkitsuak eta, ondorioz, jendeak freskatu ahal izateko planak bilatzen ditu hondartza, laku, pu-tzu edo horrelakoetara joanda. Sondikako biztanleriaren kasuan, aurtengo udan ezinezkoa izano dute herriko igerilekuetan txipli-txapla ibiltzea, izan ere, Udalak ezin izango ditu, momentuz, hauek ireki. Osasun-agintaritzatik jasotako segurtasun neurrien inguruko argibide eta aginduak alde batera utzita, herriko gobernuak bertoko aldagelak aldatzeko aprobetxatuko ditu uztaila eta abuztua. Kontuan izanda, ireki izanez gero, edukiera oso murriztua izango litzatekeela, Udalak aurten berrikuntza egitea probetxatu du. Hala ere, uda honetan zabaltzeko aukera ez dago guztiz baztertuta.

Herriko kaleetan zehar dauden aire-zabaleko kirol-pistei dagokienez, bizikidetza unitateen erabilerarako zabalik egongo dira, nahiz eta zenbait muga izango diren. Esate baterako, debekatuta dago kontaktu kirolak eta taldean jokatzen direnak praktika-tzea, hortaz, kontu handiz erabili ahalko dira hauek.

Umeentzako aisialdia. Hainbat familia sondikoztar buruari bueltaka dabiltza etxeko gaztetxoak udaldian zehar non utzi ikusten, izan ere, herri askotan ez da udalekurik egongo. Zorionez, Sondikako Udalak UDA 2.0 proiektua abian jarri du segurtasun-neurri guztiak betetzen dituen udako lau asteko egonaldi bat diseinatuta. Honeterako lehenengo izen-ematea atzo zabaldu zuten eta domekara arte egongo da irekita. Beste alde batetik, ekainaren 22an, astelehena, herriko Haurreskolak bere ateak berriro zabalduko ditu. Jada, bertoko zuzendaritza familiekin harremanetan dago eta, gainera, datorren ikasturterako izen-ematea zabalik dago jada.