larrabetzu - Azken hilabeteetan oso berri onak jasotzen ari dira Larrabe tzun bizi diren ume edo gaztetxoak. Oraingoan ere, herriko Udalak biztanleriaren sektore honen inguruan influentzia zuzena izango duen interbentzio bat egin du; Gaztelumendi kale inuruko haurrentzako jolas-gune baten eraikitzea. Aurretik bertan zeuden txinboak denboraren eta larrabetzutarren erabileraren ondorioz gazikituta edo okertuta zeuden eta, honen onodrioz eta herriko jendearen eskaera eta proposamenak entzun ostean, Udalak hauek aldatzea erabaki zuen. Jolas berriak entretenimendu osgai garaikideak ditu bere espazioaren barnean; esate baterako ohiko tamainako txirrista, kulunka bikoitza, malgukiaren bidezko balantzin txikia edo haurrak txinbo gainera gora egin ahal izateko sare bertikala. Gainera, honelako haurrentzako aisialdiarako guneetan ohikoa den bezala, segurtasunezko lurzorua dauka, bertako erabiltzaileek izan ditzaketen erorreretako ondorio negatiboak ekidin ahal izateko. Jolas-leku berri honen eraikuntza aurrera eraman ahal izateko 7.237,61 euroko inbertsioa egin du Udalak. - O. Pérez