irlan bertan dira ornitologian adituek bizimodua Izaro puntu “estrategikotzat” dute hegaztiek

Aranzaditik diotenez, “Izaro uhartea Oka ibaiaren bokalearen aurrean dagoen uhartetxo bat da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserban dago, Bermeon”. Horregatik, “Kantauri itsasotik datozen hegazti migratzaileentzat, penintsulara leku horretatik sartzen direnentzat, lehorreko lehen gunea da”. Testuinguru geografiko horretan, bada. “Izaro leku estrategikoa da, eta oso interesgarria Kantauri itsasotik datozen hegaztien migrazio postnupziala aztertzeko”. Ikerketaren helburu nagusia, beraz, “hegazti txikiek Kantauri itsasoa zeharkatuz egiten duten migrazioaz dakiguna sakontzea da. Zehazki, Izaro uhartean eraztunak jartzeko kanpaina bat egiteko” asmoa dute, “jakiteko ea hegazti horiek zer egoeratan bidaiatzen duten eta zergatik egiten duten geldialdia uhartean”. Azken urteetan egindako egonaldiek emaitza onak eman dituzte, migrazioetan sakontzeko aukera eman dutelarik, gainera. Adibidez, 2018ko udan orotara 1.200 hegaztitik gora eraztundu zituzten, “20 espezie ezberdinetakoak”.

Zeren Izaron, euskal kostaldean den kaio hankahorien populazio handienetarikoa biltzen duen gune nagusienetakoan, badira beste espezie asko. Askotan, inguruan ibiltzen direnek ezagutzen ez ditu-ztenak. “Eraztunak jartzeko kanpaina espezie transahararrekin egingo da; hau da, Europan umatu eta negua Afrika tropikalean igarotzen duten hegaztiekin”, azaldu dute. Eraztunketa ere, oso prozesu teknikoa da. “Eraztunak jartzeko protokoloa esfortzu iraunkorreko estazioetan erabiltzen den ohikoa izango da. Zenbait laino-sare jarriko dira, 16 milimetroko argitasunekoak, harrapatuta gelditzen diren hegaztiak hartzeko. Sareak zabalik egongo dira egunsentitik iluntzeraino”, diotenez. “Irekita dauden denboran, orduro begiratuko dute sarea eta haize leuna/arina edo beroa bada, berriz, maizago. Euria eta haize zakarra izanez gero, sareak itxita egongo dira, harrapatutako hegaztiak hil ez daitezen”. Hegaztia harrapatuta, bereaha egin behar dute an ornitologoek eta eurekin dira boluntarioek. “Aurretik prestatutako kolektoreetan sartuko dituzte eta, berehala, eraztunak jarri eta neurtu egingo dizkiete hegalen eta soinaren luzera, koipea eta pisua. Adina eta sexua ere zehaztuko dute lumak aztertuta”. Datu horiek hartuta, txoriak askatzen dituzte.

Egunerokoa irlan

Logistika lanak ere ez dira ohikoak, kontutan izanik 20 espezilistek Izaron egin behar dutela egunerokoa. Uhartera iristeko ere laguntza behar izaten dute. “Uhartean ez dago ontziratzeko lekurik eta bertara iristeko aukera seguruena Bermeoko Gurutze Gorriaren ontzietan joatea da. Iristea, gainera, itsasoaren egoerak erabat baldintzatzen du”, jakinarazi dute. “Uhartean lau pertsonako taldea finkatuko da. Eraztunak jartzearen arduradun batek eta hiru lagun-tzailek osatuko dute taldea”, kanping-denda baten hartuko dutearik ostatu. Azken hauek boluntarioak dira. Estatuko hainbat txokotatik etorritakoak: Extremadura, Menorca, Madril, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Katalunia eta Euskaditik irlara heñdutakoa izango dira. “Sareak begiratzeko txandak antolatuko dituzte eta hegaztiak sareetan ahalik eta denbora gutxien egoteko eta haien manipulazioan ere ahalik eta denbora gutxien pasa-tzeko jarduera-protokolo bat ere egongo da”.

Proiektu honek badu aurrekaririk. Piccole Isole da berau, “Italian hasi zen duela 25 urte baino gehiago, eta Mediterraneoko uharte batzuetan egiten da, hegaztien migrazioa aztertzeko helburua” duena. Eta ekimenak baditu zenbait bazkideren laguntza ere. Zeren 2018. urtean hasi zenetik, “Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailak eta Urdaibai Bird Center delakoak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Bermeoko Udalaren eta Maier enpresaen (Ajangiz) eta Campos kontserba enpresaren laguntza jaso du. Urdaibai bada altxor ekologiko, 200dik gora hegazti-espezie biltzen dituena bere hezeguneetan. Baina baita hurbileko Izaro ere, bere txikitasunean -4 hektareako azalera baino ez du- handi dena biodibertsitatea biltzerakoan.