Adimen Artifiziala, Big Data edota Ubicua Konputazioa bezalako esparruetan espezializazio handiko proposamenak sustatuko dituen 'Hiri Erronkak' proiektua sustatu egingo du Barakaldoko Udalak, Deustuko Unibertsitatearekin batera.

Deusto Tech Institutuak eta Deusto Emprende erakundeak beren ezagutza aditua emango dute helburu bikoitza lortzeko: hiriko erronka estrategikoak identifikatzea eta horiei erantzutea, eta ekintzaile-sarearen artean berrikuntza irekia sustatzea. "Lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua da, eta, horri esker, askoz eraginkorragoak izango gara proiektua gauzatzerakoan, haren esperientzia erabakigarria izango baita proiektuaren emaitza onak lortzeko. Kontuan izan behar da udalerriaren benetako beharrak asetzeko erronka hartuko duten proiektuekin lan egingo dela, zibersegurtasuna edo Gauzen Internet, Big data, bezalako kontzeptu espezializatuetan, David Solla Ekonomi Sustapen eta Hiri Garapeneko zinegotziak azaldu zuen bezala.

Lankidetza publiko-pribatuaren eredu hori txertatzeko, Inguraldek beharrezko aldaketa bat egin du Hiri Erronken deialdiaren planteamenduan, eragile berriaren lana prozesuan integratzeko. "Deialdiaren une batean geunden, eta agerikoa zen adituek parte hartu behar zutela", ziurtatu du Sollak.

Ildo horretan, Deustuko Unibertsitatearen lana behar bezala egokitzen da proiektuaren beharretara, erreferentziazko erakundea delako ikerketa berritzaileko proiektuen garapenean, bai maila nazionalean eta nazioartekoan, bai enpresa estrategikoekin itundutakoetan.

"Unibertsitateak gizartearen, mugikortasunaren, jasangarritasunaren eta industriaren arloetan duen ikerketa aplikatuaren ibilbidea balio handikoa da, eta bat dator teknologia herritarren ongizatearen zerbitzura jartzeko gure estrategiarekin, eta, horregatik, lankidetza hori eredu eraginkorra da Hiriko Erronken proiektua abiarazteko", nabarmendu du zinegotziak. David Sollak adierazi duenez, espero dugu proiektu honen emaitza onak gure bizilagunek gozatzea haien bizi-kalitatea hobetzen.