Hiriko Soinuak lehiaketaren hirugarren edizioa arrakastatsuena izango da, parte-hartzaileen aldetik. Izena emateko epea dagoeneko itxita dagoela, 129 artistak inskribatu egin dira tokiko musika sustatzea helburu duen lehiaketa honetan. Lehenengo edizioan, 2019an, 99 artistak hartu zuten parte, eta iazkoan, aldiz, 101.

"Oso pozik gaude emaitzarekin, Hiriko Soinuak gero eta artista gehiagoren onespena duen lehiaketa dela konfirmatzen baitu", adierazi du Barakaldoko Udaleko Gazteria zinegotziak, Jonathan Martinek.

Izena eman duten 129 proiektuak sari nagusirako hautagai izango dira, baina horietatik 33 Barakaldoko artistarik onenari saria irabazteko hautagai izango dira; 18, Berdintasun saria irabazteko; eta 30ek euskarazko talderik onena izateko aukera izango dute. Nabarmentzekoa da izena eman duten 129 proiektuetatik 53k lehen aldiz parte hartuko dutela Hiriko Soinuaken, oso berritze tasa altua horrelako lehiaketetan, ekimenaren egoera osasuntsuaren adierazgarri.

Parte-hartze errekorra deigarria da, osasun-krisi eta krisi ekonomiko baten erdian, antzerako lehiaketak desagertu direnean eta artista gehienak entseguak eta kontzertuak bertan behera uztera derrigortuta izan direnean. "Pandemiarekin zailtasun ugari saihestu behar izan ditugun arren, hirugarren edizio hau martxan jartzea erabaki genuen taldeak laguntzen jarraitzeko unea baita, jendeak entzun ditzan aukerak emanda", esan du Martinek.

Izena emateko epea amaitu eta gero, orain epaimahai profesional batek erabakiko du zein artista igaroko diren finalera. Doako sarrera izango du finalak, gonbidapena erreserbatuta. Irailaren 25ean, larunbatez ospatuko da Barakaldo Antzokian eta 6 talde edo bakarlari arituko dira bertan. Horietako hiru sari nagusirako hautagai izango dira eta beste hiru, Barakaldoko artista onenaren sarirako. Irabazleak kontzertuen amaieran emango dira ezagutzera, Euskara eta Berdintasun kategorietakoak barne.

Sari nagusiaren eta Barakaldoko artistarik onenari sariaren irabazleek El Drogasekin batera joko dute Hiriko Soinuaken festibalean, urriaren 30ean Bizkaia Arenan. Ekitaldiak 4.000 lagun baino gehiagorentzako edukiera izango du eta sarrerak salgai daude webgunean. Salneurria 3€ + banaketa gastuak da eta biltzen den dirua Barakaldon aritzen diren Elikagaien Bankuko elkarteei eta Beraka elkarteari bideratuko zaie. Pandemian zehar Barakaldoko familia zaurgarrienei lagundu diete elikagaiak banatuta eta maskarak eginda.