Ekainaren 29tik abuztuaren 11ra bitartean, Udan Bai! programa garatuko du Barakaldoko Udalak. Denbora horretan, barakaldarrek 150 jarduera inguruz gozatu ahal izango dute udalerriko auzoetan, Eskulturen Plazan edota Lorategi Botanikoan. Antolatutako ekintzen artean, 36 kultura-ikuskizun programatu dira.

Oro har, asteartetik ostiralera bitartean agertoki nagusian egingo diren lau emanaldik osatuko dute aste bakoitza; horien artean, kale antzerkia, umorea, musika eta dantza. Bi emanaldi izango dira publiko zehatzagoentzat, auzoetan, hala nola haurrentzat eta nagusientzat: aire zabaleko zine saioak, bermut musikala. "Publiko ezberdinen gustuko ikuskizunak antolatzen saiatu gara, askotarikoak, dibertigarriak eta kalitate artistiko handikoak", adierazi du Nerea Cantero Kultura Arloko zinegotziak.

Programazioa, beraz, hainbat kultur programatan dago banatuta, hala Nola, Rataplan Kale Antzerki Jaialdia. Oraingo honetan, jaialdiak 10 emanaldi hurbiltzen dizkigu , ez bakarrik bertako eta nazioarteko konpainiekin, baita nazioartekoekin ere, familientzako ikuskizunak eskainiz. "Ikuskizun hauek ezaugarri komun bat dute: diziplinen nahasketa eta barakaldarrak dibertitzearekin daukaten konpromisoa", adierazi du Canterok.

Udan Bai! antolatzearekin gure udalerriko artistei, taldeei eta kultur ekoizpeneko erakundeei lagundu nahi izan zaie. Horrela sortu zen % 100 Barakaldo, artista eta erakunde barakaldarren kontzertu eta ikuskizunen programa. Ekimen horrek hainbat musika estilotako ikuskizunak biltzen ditu, hala nola folk, Rock, Rap, Hip Pop, dantzak, umorea barakaldar taldeekin, hala nola Ruaille Buaille, Lomoken Lobohen, Xukelak, The Longboards, Toni Metralla y los antibalas, Indrid, Laize, Endika Lahaine, Arimaktore Teatro, eta Amaia, Laguntasuna e Ibarra-kaldu dantza taldeak.

UDAL MUSIKA BANDA, ZINEMA AIRE ZABALEAN ETA BAKARRIZKETAK

Barakaldoko uda kulturaleko beste ekitaldi nabarmenetakak izango dira Udal Musika Bandaren eta Udal Txistu Bandaren udako kontzertu tradizionalak. Gaur egungo euskal eszenako talde eta bakarlari garrantzitsuenen ikuskizunak ere izango dira: Kalakan, Amak, Xabi Aburruzaga...

Aurten aipagarriak dira Urban auzoan Lur eta Amets euskal filmarekin eta Lutxanaren Jumanji: siguiente nivel filmarekin antolatu diren aire zabaleko bi saioak.

Udan Bai!k aurten beste nobedade bat izango du, umorearena, bakarrizketa eta binologoekin, euskal telebistako eta sare sozialetako aurpegi ezagunenen eskutik. Publiko guztientzako umorea: Gurutze Beitia, Maribel Salas, Oscar Terol eta Bocabets.

GONBIDAPENAK ESKURATZEKO SISTEMA BERRIA

Emanaldi guztiak doan izango dira, aire zabalean eta edukiera mugatuarekin. Sartzeko, beharrezkoa izango da emanaldi bakoitzerako gonbidapenak izatea. Gonbidapenak udalaren www.barakaldo.eus orriaren bidez edo Billetto plataformaren bidez (www.bIlletto.es) jaso ahal izango dira, azkar eta erraz, eta pertsona bakoitzeko bi gonbidapen gehienez ere. Gonbidapenez gain, udako programazioaren informazio guztia kontsultatu ahal izango da webgune honetan. Gonbidapenak eskuratzeko, bi datu bakarrik erregistratu beharko dira doan: izen osoa eta helbide elektroniko bat.

"Ekimen honekin, programatutako kultur ekitaldietara joateko interesa duen edonori gonbidapenak jasotzeko erraztasuna eman nahi zaio", adierazi du Canterok. Sistemak, gainera, gonbidapenak gailu mugikorretik edo ordenagailutik erretiratzeko aukera ematen du, inprimatu beharrik gabe. "Hainbat hobekuntza eta funtzionalitate batzen jarraitzen dugu, bizi ditugun garaiekin bat datozenak eta herritarrek beste batzuetan egin dizkiguten eskaerei erantzuten dietenak", azpimarratu du zinegotziak.

Gainera, sarrerak Internet bidez eskuratzeko zailtasunak dituztenentzat, 10:00etatik 13:00etara, zentro zibiko eta kultur etxeetako langileek aholkularitza eta laguntza eskainiko dute gonbidapena eskuratu ahal izateko, kultur etxeetara eta zentro zibikoetara joaten diren horientzat gordetako edukieraren % 15ekin.

Datorren astelehenetik, ekainaren 21etik, aurrera, egongo da indarrean Billetto plataformaren bidezko gonbidapenen online zerbitzu berria. Astelehenero jaso ahal izango dira hurrengo asteko emanaldietarako gonbidapenak.