BILBO. Gaur Barakaldoko TAOren gune berriak jarriko dituzte abian. Udalak antolatutako aldeen aldaketa prest dauka zerbitzuaren enpresa adjudikaziodunak; hori horrela, jarraibideak eman dira datorren astelehenean, TAO zerbitzuaren lehenengo lanegunean, zerbitzua martxan jartzeko.

Beraz bost aldetan banatuko da Barakaldo, herritarrek alkateari hiriko TAO zerbitzua berritu eta hobetzeko eskatutako konpromisoa betez "Beti esan izan dugu Barakaldoko TAO zerbitzua zaharkitua zegoela, eta herritarren beharretara egokitzea ezinbestekoa zela.

Horregatik sortu genuen 2017an doako egoiliar txartela, eta, aurten, adjudikatu den kontratu berria abian jartzearekin, hainbat hobekuntza egingo ditugu, hala nola, aldeen murrizketa herritarrek etxetik hurbil aparkatzeko aukera izan dezaten, edo mugikorretarako aplikazioa, autoa aparkatuta daukaten denborari dagokiona soilik ezta minutu bat gehiago ere, ordain dezaten", azaldu du Hirigintza, Udal Zerbitzu eta Hirigintza-diziplina Arloko zinegotzi Jon Andoni Uriak.

TAO aldeen berrantolaketari esker, aldamen-aldameneko etxaldean aparkatzerik ezin izatea saihesten da, esate baterako. "Lehen oso usuak ziren horrelako egoerak, alegia, kale berean bi TAO alde egotea, esate batera. Oraingo banaketan, zailagoa da horrelakoak gertatzea; oso kale luzeetan soilik gerta daiteke", adierazi du Uriak.. "Oso alde traketsak geneuzkan Barakaldon; hala nola, Bagatzako 6 aldea edo Erdiguneko 8 aldea... Arrontegi auzoa bera ere bai. Aparkatzea erraztea da gure helburua, eta, horregatik, gure kaleetan aparkatzeko toki gehiago jartzeaz gainera, joan den legegintzaldian, beste 400 toki sortzea lortu genuen".

EGOKITZAPEN-ALDIA

Astelehenean jarriko dira indarrean alde berriak, etxeetara 20.000 inguru egoiliar txartel bidali eta gero. "Txartelaren eredua aldatu dugu, aurrekoekin ez nahasteko", azaldu du zinegotziak. "Norbaitek ez badu TAO txartel berria jaso, Donibane kaleko 23an dagoen bulegoetara jo dezake", azpimarratu du. Era berean, seinale informatiboak jarri dira kaleetan, alde berriak zeintzuk diren adierazteko, eta astelehenean bertan kenduko dizkiete estalkiak, bai eta aurreko alde banaketaren seinaletika kenduko ere. Aparkatzeko lerroak birmagotuko ditu enpresak, bai eta kontratuan hitzartutako 110 parkimetroak jarriko ere.

Hastera doa, beraz, TAOk lehen zeuzkan 11 aldeetatik 5 aldeetara igarotzeko trantsizio garaia, eta horrek dakarren egokitzapen aldia, erabiltzaileentzat. "Badakigu erabiltzaileak bere egin behar dituena aldaketa, eta horregatik ulerkor jokatuko dugu hanka-sartze eta okerrak gertatzen direnean", iragarri du Uriak. Horrez gainera, alde-banaketa berriaren planoak banatu dira, eta (www.barakaldo.eus) Udaleko webgunean, atal berezi bat ageri da, TAOko egoiliarrek beren aldea zein den ikus dezaten.

Hauek dira Barakaldoko TAOren bost alde berriak:

1 aldea: Gurutzeta, Lutxana, Burtzeña.

2 aldea: Zuhatzu, Arteagabeitia, Retuerto.

3. aldea: San Bizente.

4 aldea: Erdigunea.

5 aldea: Urban, Lasesarre, Murrieta.

Martxan da, bestalde, Telpark aplikazioaren bitartez, Barakaldoko TAOren erabiltzaileek aparkatuta dauden aldiari dagokiona soilik, ez gehiago ez gutxiago, ordaintzeko funtzioa. Garrantzitsua da, kontratu berriari esker, orain arte indarrean izan diren aurreordainketa txartelak desagertu egin direla eta auzotarrek TAO zuzenean ordain dezaketela azpimarratzea.

Horrez gainera, Visual Car zerbitzua jarriko da abian, TAO titulurik gabekoek aparkatzerik ez izateko, txartela edo tarifa ordaindu duten auzotarrei aparkatzea eragozten baitiete.