Astero bezala, Ermuko Udalak aste honetarako udako aire zabaleko zinema programazioa eman du ezagutzera. Abuztuko bigarren aste honetan bi film eskainiko dira, astelehen eta azteazkenean, konkretuki. Animaziozko bi pelikula izango dira: Asterix eta edabe magikoaren sekretua eta Espías con disfraz. Antolatzaileek espero dute aurreko astean izandako harrera ona errepikatu ahal izatea aste honetan.

Beti bezala, manaldiak 22:00etan hasiko dira, Orbe Kardinalaren plazan, eta euria egiten badu, emisioak parrokia-elizako arkupeetan izango dira.

Zine saioak astelehen eta asteazkenero izango dira, abuztuaren 25era arte. Edukiera mugatuta eta kontrolatuta egongo da emisio guztietan, osasun-egoeragatik. Horrela, segurtasun-neurri zorrotzen pean egingo dira, gomendatutako pertsonen arteko gutxieneko distantzia gordez. Gainera, publikoak bere maskara eraman eta eserita egon beharko du, eta barrutirako sarbidea eta hustea modu ordenatu eta mailakatuan egingo dira.

Astelehena, abuztuak 9: Asterix eta edabe magikoaren sekretua

Animaziozko bikote ospetsuenetakoa, Asterix eta Obelix, euskaraz emango den abenturazko eta umorezko zinta dibertigarri honekin itzuliko da.

Eroriko bat jasan ondoren, Panoramixek herriaren etorkizuna ziurtatzeko garaia iritsi dela erabakitzen du. Asterix eta Obelixekin batera, edabe magikoaren sekretua helarazi nahi dion druida talentudun baten bila hasten da.

Asterix eta edabe magikoaren sekretua Rene Goscinny eta Albert Uderzo frantziarren komikian oinarritua dago.