Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol zinegotziak, Aitor Mojas Deustu Arraun Taldeko presidenteak eta arraunlarietako batzuek ostiral honetan iragarri dutenez, San Inazio- auzoko pabiloia handitu egingo dute. Hain zuzen ere, lizitazioa datozen egunetan egingo da, birmoldaketa-lanak aurtengo irailetik 2023ko ekainera has daitezen. Horren helburua ontzientzako gimnasioari, aldagelei eta hangarraren eremuari eskainitako espazioa handitzea da.

Obrekin, beste 420 m2 irabaziko ditu, eta, hala, instalazioak, guztira, 2.351 m2 izango ditu.

Lanak beheko solairuan egingo dira, egungo instalazioaren altuera aldatu gabe, eta aukera emango dute gimnasiotarako, aldageletarako eta ontzien hangarraren ingururako lekua handitzeko.

Erroteta zinegotziak gogorarazi duenez: "Bilboko Udalak arraunaren alde egiten du, kirol estrategikotzat eta Euskal Herriko kiroltzat hartuz". Alde horretatik, Errotetak hau adierazi du: "konpromiso irmoa daukagu Deustu Arraun Taldearen alde, bera baita modalitate honetan ordezkatzen gaituen bakarra. Bat egiten dugu klubaren kirol proiektuarekin eta klubaren nahiarekin, epe ertainean mailarik gorenean lehian aritzeko, hau da, ACT ligan. Jabetzen gara gure helburu horietan aurrera egiteko kalitatezko instalazioak behar ditugula, nahikoa lekurekin, eta arraunean ahalik eta modurik onenena jarduteko behar diren guztiez horniturik", adierazi du.

Horrez gain, Itxaso Errotetak azaldu duenez, instalazioa handitzea "beharrizan bat da", ikusirik Deustu kluba nola hazi den joan diren urteotan. Alde horretatik, Pabiloia 2018an inauguratu zenetik, fitxen kopurua hazi egin da, 98 lizentzia izatetik - 74 gizonezkoen kategorian eta 24 emakumezkoenean- 160 lizentzia izatera -97 gizonezkoetan eta 63 emakumezkoetan--. "Honela hazita, argi dago oinarriko kirolaren aldeko apustua eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko apustua dela", amaitu du esanez zinegotziak.

Obra hauek datozen egunotan eskainiko dira lizitazioan, eta asmoa da datorren irailean hastea, eta 2023ko ekainean amaitzea. Tomateraren kluba aritu ahal izango da obrak egin bitartean ere. inbertsioa 1,2 milioi eurokoa izango da.