Datorren ostiralean, maiatzak 6, Bilbon ospatuko den Basketball Champions League 2022 txapelketako Final Four finala hasiko da. Lehenengo partida finalaurreko bat izango da, Bilbao Arenan arratsaldeko 18.00etan hasiko dena.
Txapelketa girotzeko, argi- eta soinu-ikuskizun bat eskainiko da, zeinak jokatzeko eremua hartuko duen, bai eta atmosfera ezberdinak sortu ere partidak iraun bitartean ere. Horrez gain, ostiralean, maiatzak 6, eta igandean, maiatzak 8, jokatuko diren lau partiden aurretik, bertoko artistak eta nazioartekoak bilduko dira txapelketa girotzeko animazio-sistema osoan.
Basketball Champions League 2022ko Bilbao Final Four partidak jokatzen diren egunetan, halaber, saskibaloia Bilbao Arenatik irtengo da hiriko kaleetara iristeko Areatzan instalatuko den Fan Zonearen bitartez.
Maiatzaren 6an, ostirala, inauguratuko da instalazioa eta 17:00ak arte egongo da irekita (lehenengo partida 18:00etan hasiko da).
Maiatzaren 7an, larunbata, 09:00etan ireki eta 20:00etan itxiko da, eta, amaitzeko, maiatzaren 9an, igandea, 09:00etatik 17:00etara egongo da irekita.
Fan Zone horretan, askotariko jarduerak antolatuko dira, besteak beste, 3x3 txapelketak, 120 partidekin, hirukoen txapelketak, clinic direlakoak eta jokalari profesionalen eta saskibaloiko mitoen bisitak, beste jarduera batzuen artean.
Era berean, maiatzaren 3tik aurrera, asteartea, talde txapeldunari emango zaion trofeoaren erreplika bat egongo da Plaza Biribileko Bilbao Bizkaia Turismo Bulegoan. Erreplika doan bisitatu ahal izango da maiatzaren 8ra arte, 09:00etatik 19:30era.
Basketball Champions League 2022ko Bilbao Final Four finaleko finalaurrekoen lau partidak Bilbao Arenan jokatuko dira honako ordutegi hauetan:
Ostirala, maiatzaren 6a:
Igandea, maiatzaren 8a:
Esteka honen bitartez eskuratu daitezke sarrerak. Era berean, parte hartzen duten taldeetako zaleek beren klubekin jar daitezke harremanetan, sarreren kuota bat esleitu zaie eta.
Aurten Basketball Champions League 2022 ligako Final Four ekitaldiaren seigarren edizioa antolatuko da Bilbon. Txapelketa 2021eko irailaren 13an hasi zen, sailkapen-txandekin, eta 2022ko maiatzaren 8an amaituko da Bilbao Arenan Final Four jokatu ondoren. Bilbo da ordezkaririk ez duen hiri bat txapelketaren anfitrioi gisa hautatzen duten lehenengo lekua.
Lo último |