Ostiral honetatik, abuztuak 20, datorren asteko igandera bitartean, goi-mailako hainbat ekitaldi jasoko ditu Miribillan kokatutako Bilbao Arenak. Hori dela eta, Bilboko Udalak hara joateko zerbitzuen eskaintza handituko du.

Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du, horretarako, ohikoa denez, Bilbobusek linea berezi bat jarriko du abuztuaren 20 21, 22, 26, 27, 28 eta 29an, linea hori Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da Bilbao Arenara joateko.

Horrela, aipatutako egunetan lineak Plaza Biribiletik aterako da ekitaldia baino ordubete lehenago 10 minutuko maiztasunarekin eta ekitaldia amaitzean. Orduan, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute kontzertuaren ondorengo minutuetan, Askatasuna/Parkean geraldi bat egingo baitute.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Nahi duenak informazio gehiago eskura dezake autobus-geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean.