Astero bezala, ezagutzera eman da #UdaKalean programak datorren astearako prestatutako egitaraua. Oraingo honetan bilbainadak eta betiko kantuak izango dira protagonista nagusiak. Ekitaldiak Casilda Iturrizar parkeko Pergolan eta Euskal Museoan egingo dira gehienbat.

#UdaKalean programak bilbainaden eta betiko abestien oihartzunak berreskuratuko ditu Casilda Iturrizar parkeko Pergolan, 12:00etan eta 19:00etan. Nagusiki, Udalak bilbotar nagusienengan pentsatu du musika saio bikoitz horiek uda honetako kultur eta aisialdi programazioan sartzeko orduan. Dibertitzea eta sozializatzea dira, zalantza barik, hiriko helduenek berreskuratuko dituzten helburuak.

Bestalde, Euskal Museoak, datorren astean aisia eta kultura #UdaKalean topera arnasteko beste birikak, sorpresa asko gordetzen ditu. Euskal Museoak, batez ere, etxeko txikienei eta haien familiei eskainiko die bere denbora, Erraldoi mitikoak eta, tailer formatuan, alderdi ludikoa eta hezitzailea batuko dituzten jarduerak eginez.

KULTUR PROGRAMAZIOA

CASILDA ITURRIZAR PARKEKO PERGOLA

Bilbainaden eta "Betikoak" ikuskizunetarako, Radio Nerviónen doan eskuratu ahal izango den sarrera bat eduki behar da.

UZTAILAK 26

  • 12:00etan. Los Cinco Bilbainos. Los Cinco Bilbainos taldeak irekiko du kontzertu zikloa Casilda Iturrizar parkeko Pergolan, uztailaren 26an, eguerdiko 12:00etan. Musika herrikoiaren talde paregabetzat hartzen dira, eta euren emanaldietan, batez ere, bere 5/8 konpasarengatik, zortzikoa izar duen musika euskalduna nabarmentzen da, munduan bakarra dena, euskal kultura musikala identifikatzen duten erritmo gutxietako bat. Baina taldearen katalogoan habanerak, jotak, pasodobleak, boleroak, txotisak eta, jakina, Bilbainadak ere sartzen dira. Gainera, eta bere kideen aberastasun indibiduala dela eta, ez da harritzekoa, emanaldiren batean, publikoak hala eskatzen duenean, bossak, bluesa, jazza eta abar interpretatzea.
  • 19:00etan. Boleros 4. Arratsaldea Boleros 4 taldearentzat da, egun berean, uztailaren 26an, arratsaldeko 19:00etan. Bere kontzertuetan ibilbidea egiten dute Ameriketako musikatik, batez ere bolero, bossa nova eta kubatar sonetik, standard jazz, Broadway eta country zertzeladak gehituz. Hori guztia eszenaratze dinamiko, atsegin eta dotorearekin. Ane Rodriguez, Marta Arteta, Koldo Villar eta Jose Maria Santamaria dira taldekideak.

UZTAILAK 27

  • 12:00etan. Los Txikis. Beste talde handi batek, Los Txikis taldeak, irekiko du, uztailaren 27ko jardunaldia eguerdian, 12:00etan, Casilda Iturrizar parkeko Pergolan. Taldearen errepertorioa 60 doinu baino gehiagoz osatuta dago. Besteak beste, "Ikusi Mendizaleak" edo "Gente Marinera", klasikoak saihestezinak dira, baina zortzikoak eta habanerak ere ez dira falta. Garrantzi berezia dute bere kirol kantuek, hala nola Soterari, Kaikuri, Zarrari egindako ereserkiak eta 100.000 kopia baino gehiago saldu zituen "Athletic Txapeldun" arrakastatsuak. Bilbori eta Bizkaiari buruz ari garela, Bilbainadena ez den musikaltasuna duten gai berriak sartu dituzte; esate baterako, swing erritmoan Botxoari buruz berba egiten duen eta Bilbainada Lehiaketan saritua izan zen "El gato está en la ventana".
  • 19:00etan. Asier Bilbaoren Showa. Kartelean gehien espero den kontzertuetako batek, Asier Bilbaoren Showak, hartuko du erreleboa egun berean, uztailaren 27an, arratsaldeko 19:00etan. Showman bilbotar lotsabakoa, irribarretsua, kaustikoa, Bilboko kabaret estilo garbiko beste zortzi artistarekin erabat sinkronizatua, barre egin, salto egin, kantatu, pentsatu eta hunkitu arte.

UZTAILAK 28

  • 12:00etan. Gaupasa. Bilbainada gehiago uztailaren 28ko goizerako, 12:00etan, Gaupasaren eskutik. Bederatzi kidek osatzen dute taldea, zortzi gizonezkok eta, lehen aldiz, emakumezko bat akordeoian. Bilbainaden munduan punta-puntako taldea da, baina bere errepertorioa askoz zabalagoa da: boleroak, Hegoamerikako kantuak, jotak, baladak, etab. Euskaraz eta gaztelaniaz abesten dute. Musika-tresnei dagokienez, bi gitarra elektrikok, gitarra baxuak, akordeoiak eta perkusioak osatzen dute.
  • 19:00etan. Mariachi Imperial. Uztailaren 28ko arratsaldean, 19:00etan, Mariachi Imperial iritsiko da Mexikotik bere "Dotorezia Mexikarrarekin". Ikuskizuna Mexikoko folklorearen dantzekin girotu eta apaintzen duen dantza bikote bat, estatu ezberdinetako jantziak hainbat bider aldatuz, Veracruz, Chiapas, Nuevo León eta Jaliscokoak, hain zuzen ere.

UZTAILAK 29

  • 12:00etan. Beti Aurrera-Azul Bilbao. Beti Aurrera-Azul Bilbao taldeak Casilda Iturrizar parkeko Pergola bisitatuko du uztailaren 29an, 12:00etan. Euskal kultura herrikoiaren, ohituren, tradizioaren, alaitasunaren, umore onaren eta Bilborekiko eta Bilbo inguruko Bizkaiko herri guztiekiko maitasuna transmititzeko ilusioarekin. Saririk onena, euren ahotsetan entzungo diren bilbainadez gozatzen ari diren ikus-entzuleen irribarrea izan da, da, eta beti izango da.
  • 19:00etan. Golden Apple Quartet. 30 urteko musikak eta umoreak errepertorio zabala eta bikaina ematen dute, klasiko ahaztezinak, hala nola, "Maria de la O", "Only You", "El Menú"€ eta baita taldearen errepertorioko eta generoko etorkizuneko klasiko bihurtzeko ezaugarri guztiak dituzten abesti sortu berriak ere. Golden Apple Quartet uztailaren 29an izango da, 19:00etan.

UZTAILAK 30

  • 12:00etan. Los Chimberos. Bilbainaden enbaxadoreak hauek ere. Los Chimberos taldeak emanaldia eskainiko du uztailaren 30ean, 12:00etan. Bere asmoa oraindik ere Bilboren eta Euskadiren izena munduan zehar zabaltzea da, betiko bilbotarren umore ona erakutsiz, hainbestetan tabernak eta antzokiak alaitu zituzten kantak, euskal kantak eta, oro har, herri musika ahanzturatik berreskuratuz, aire fresko eta berrituarekin, lekukoa hartuz eta XXI. mendean aurrera eginez.
  • 19:00etan. Guillermo Garmendia. Guillermo Garmendiak itxiko du Casilda Iturrizar parkeko Pergolako kontzertuen zikloa uztailaren 30ean, 19:00etan. Bilboko musikariak herriko musika panoramako musikari ezagunak bilduko ditu, urte haietako Bilboko abesti ezagunenen errepaso musikala eginez. Kolaborazioen artean, Ana Bejerano (Mocedades), Carlos (5ª reserva) eta Iñaki Egaña (Barrabas)€ egongo dira, Botxoko "yé-yé" gazteriari igande arratsaldeko guateque ahaztezinak eman zizkioten artistak. Beti bezala, bere musikari, profesional, musika eskola eta kontserbatorioko irakasleekin batera joango da.

EUSKAL MUSEOA

Euskal Museoan egiten diren jarduera guztietarako gonbidapena behar da. Gonbidapen hori webgunean eskura daiteke.

UZTAILAK 23 ETA 30

  • 11:30ean. "Egizu zeure Erraldoia" tailerra. Erraldoien Ondalan Konpartsaren eskutik, uztailaren 23an, 11:30ean, "Egizu zure Erraldoia" tailerrarekin hitzordua dute txikienek. Espazio horretan, umeek Erraldoien txotxongilo moduko bat egin ahal izango dute.

UZTAILAK 29

  • 17:30ean. Bisita gidatua Erraldoien eta Buruhandien Erakusketara. Bilboko Erraldoi eta Buruhandien erakusketak aurrera jarraitzen du Euskal Museoan.