Ostegun honetan, uztailaren hasierarekin batera, indarrean sartuko da Bilbobusen udako ordutegia. Hasi berri den urteko sasoi honetara egokitutako ordutegia irailaren 5era arte mantenduko da, herritarrek ohiko ohiturak berreskuratuko dituztenean.

Gainera, uztailaren 2tik aurrera (ostirala), Gautxori asteburuko gaueko zerbitzua hasiko da zerbitzu ematen ostera ere, hilabete batzuetan pandemia dela-eta bertan behera geratuta egon ostean; 2:00etara arte emango du zerbitzu, bariku gauetan hasi eta zapatura arte.

Autobusen udal zerbitzuak eguneratu egingo ditu zerbitzuak, ordutegiak eta maiztasunak, egoeraren arabera eta erabiltzaileek udan izaten dituzten ohituren arabera. Hala, Bilbobusen linea batzuetan aldaketa txikiak egingo dira, udan bidaiari gutxiago izaten dituztelako. Adibidez, bost eta hamar minutu bitarteko maiztasun-aldaketak egingo dira eta, kasu batzuetan, aldaketak lehenengo eta azken zerbitzuan egingo dira.

Gautxoriek 02:00etan izango dute atzenengo abiatzea Plaza Biribiletik auzoetarantz, gaueko aisialdiaren atzenengo orduarekin bat eginez.

ORDUTEGI BERRIAK NON ESKURATU

Udako ordutegi berrien xehetasunak Bilbobusen markesinetan ikus daitezke, bai eta BioBide Bezeroaren Arretarako Bulegoan ere (Poza lizentziatuaren kalea, 8). Bestalde, erabiltzaileek, beharra izanez gero, etxetik atera gabe ere eskuratu ahal izango dute ordutegia Bilbobus aplikazioaren bidez, edo Udalaren web-orrialde ofizialetik zuzen-zuzenean jaitsita. 010, Bilboko Udaleko informazio telefonora deituta ere kontsultatu daitezke ordutegiak.