Antzerkiaren eta Arteen Jaialdia

Kalealdiak 34 ikuskizun eskainiko ditu asteburuan

25.09.2020 | 04:00
Bilboko Kalealdia-Antzerkiaren eta Arteen Jaialdiaren XXI. edizioaren kartela.

BILBO. Aste honetan zehar gauzatzen ari den Bilboko Kalealdiak 34 ikuskizun eskainiko ditu asteburu honetan zehar. Guztira 17 konpainial hartuko dute parte Antzerkiaren eta Arteen Jaialdian, zeinak 21. edizio honetan zirkua, dantza, kale antzerkia, dantza bertikala, musika, clowna eta instalazio eszenikoak, besteak beste, eskaintzen ari diren.

Areatzako kaia, Areatza, Arriaga plaza, Arriaga Antzokiaren alboa, EHUren Bizkaia Aretoa eta Plaza Barria izango dira Bilboko Kalealdirako 17 konpainiaren proposamenen agertokiak: Barsanti CIA, Nom Provisional CIA, Xampatito Pato, Organik Dantza – Antzerki, Ytúquépintas, Hika Teatroa, Maduixa cia, Deabru Beltzak, La Baldufa, Erre Produkzioak, Claire Ducreux & Toni Mira, Daraomai CIE, 'eia' zirku-konpainia, Zanguango Teatro, Balbàl Company, Alodeyá y La Glo Zirkoa Dantza Konpainia. 17 horietatik zazpi euskal konpainiak dira, zortzi estatukoak eta bi nazioartekoak (Frantzia eta Belgika).

Bilboko Kalealdiaren ikuskizun guztiak sarrera librekoak dira, larunbatean, hilak 26, 18:30ean eta 20:00etan Areatzan programatutakoa izan ezik, Kataluniako La Baldufa konpainiaren eskutik, 'Bye bye, Conffeti.' Ikuskizunarekin. Gonbidapenak irailaren 26an (11:30-14:00/17:00-20:00) Areatzan dagoen Jaialdiaren Informazio Bulegoan eros daitezke (gehienez bi, pertsona bakoitzeko). 'Bye, bye Confetti' antzezlanak hiru pailazok euren liderraren heriotza nola deitoratzen duten erakusten du, umorez eta maitasunez betetako antzezlan batean.

Asteburu honetan Bilboko Kalealdian izango diren ikuskizunen artean bost estreinaldi daude, bi Estatu mailan eta beste hiru Euskadin.

Estatuko estreinaldietan, batetik, Barsanti Cia dago, "Pin, Pan, Pun, Sergio ta Erramun" ikuskizunarekin. Bertan, hasieran osasun-protokoloa betetzen ez duen lagun arteko batzar bat zirudiena beste gauza bat da: kale-antzerkiko saio bat. Normaltasun berriaz umorez, modu ludiko eta dibertigarrian jardungo dute.

Noiz eta non ikusi:

Irailaren 25ean, ostirala

  • Areatzako kaian, 17:45ean.
  • Areatzan, 19:15ean.
  • Arriaga plazan, 21:45ean.

Irailaren 26an, larunbata

  • Areatzan, 20:00etan.
  • Arriaga Antzokiko alboan, 17:45ean.
  • Arriaga plazan, 21:45ean.

Irailaren 27an, igandea

  • Areatzan, 17:15etan.
  • Areatzako kaian, 19:45ean.
  • Arriaga plazan, 18:15ean.

Deabru Beltzak euskal taldeak 'Dibertidantza' ikuskizuna eskainiko du lehen aldiz, musikaz, jokoz eta dantzaz osatutako formula berezia, irailaren 26an Areatzan, 11:30ean, eta Arriaga Antzokiaren alboan, irailaren 27an, 12:30ean.

Halaber, asteburu honetan Euskadin beren proposamenak lehen aldiz aurkeztuko dituzten konpainiak Balbàl Company, Claire Ducreux & Toni Mira eta Daraomaï Cie dira.

Balbàl Company frantziarrek 'Ninguna palabra' ikuskizuna aurkeztuko dute, non, aireko akrobazien bidez, artistek euren mundua eta ikuspuntua partekatzen duten publikoarekin. Irailaren 27an izango da, 18:00etan eta 20:00etan, Areatzako kaian.

Astea ahalik eta hobekien ixteko ere ez dira faltako Claire Ducreux & Toni Mira, 'Avec Les temps' ikuskizunarekin, mundu honetan aurrera egiten ikasteko samurtasunak, konfiantzak eta umoreak duten garrantzia erakutsiko digutenak. Irailaren 26an ikusi ahal izango dira Arriaga Antzokiaren alboan, 18:00etan eta 19:45ean.

Daraomala Cie frantziarrak Bilboko Kalealdian lurreratuko dira 'Corps de bois' ikuskizunarekin, balentria bati buruz hitz egiteko, erori eta irmotasunez altxatzen direnei buruzkoa, irailaren 26an Plaza Barrian, 19:00etan eta 21:00etan.

EUSKAL KONPAINIAK

Barikutik domekara bitartean, zazpi euskal konpainiak hartuko dute parte Bilboko Kalealdiaren kartelean: Barsanti Cia, Organik Dantza - Antzerki, Hika Teatroa, Deabru Beltzak, La Glo Zirko Dantza Konpainia, Erre Produkzioak eta Zanguango Teatro.

Azpimarratzekoa da igande honetan, hilak 27, Bilboko Kalealdira hurbiltzen denak (Areatzan, 17:30ean eta 19:30ean) Zanguango Teatroaren 'Al otro lado' ikusi ahal izango duela, hilabete honetan bertan kaleko ikuskizun onenaren Max Saria eskuratu duena. Ikuskizuna gailu erraz baina agorrezin bat da, ibiltariak harrapatzen dituena, argi eta modu ludikoan erretratatzen dituena, ikuskizunarekin batera eraikitzen ari den benetako eta irudimenezko istorio baten nahi gabeko aktore bihurtuz. Hiriko bizitza poliedrikoaren ibilbidea, ikuspuntu harrigarrietatik begiratuta, alferrontzi baten berezko umorearekin eta ironiarekin.

La Glo Zirko Dantza Konpainiaren 'Sacred' dantza bertikalaren muntaiarekin itxiko du jaialdiak bere 21. edizioa, Bizkaia Aretoan (UPV/EHU), domekan, hilak 27, 21:00etan. Bilboko konpainia honen proposamenak dioenez, itsasoaren sakonetik hasi eta galaxien urruneraino, dena lotuta dago eta hori da batzen gaituen lotura sakratua.

OSASUN-SEGURTASUNA

Osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan, osasun-segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Halaber, maskara derrigorrezkoa izango da Bilboko 2020ko Kalealdiko ekitaldi guztietan.

Bilboko Kalealdiko ikuskizunen egutegia, data eta ordutegi guztiekin, esteka honetan kontsulta daiteke.