BILBO. 2019-2020 kurtsorako Bilboko Udalak eskainitako 346 tailerretan izena emateko epea hurrengo asteazkenean, irailak 4, amaituko da. Oraindik matrikulatu ez direnek, aldez aurreko izen ematea Udalaren webgunean (www.bilbao.eus), udaltegietan, San Agustin eraikineko Herritarrentzako Arretarako Bulegoan eta 94 010 010/010 telefonora deituz egin ahal izango dute matrikulazioa.

Bilboko Udalak era askotako ikastaro eta tailerrak antolatzen ditu adin, gustu eta egoera fisiko guztietako pertsonentzat, urian erroldatuta daudenentzat. Kirolaren, kulturaren eta aisiaren arloko jarduerak; berdintasunaren aldeko tailerrak, adineko pertsonentzako jarduerak... den-denak ezaguera berriak eskuratzen eta pertsonen arteko harremanak sustatzen lagunduko duten aisialdirako alternatiba osasuntsuak eskaintzeko asmoz. Berritasun gisa, aurten, ikusizko arteen tailer bat emango da ? 3D diseinu eta sormenekoa? eta beste bat arte plastikoetakoa ?Sumi-E?

Udalak, guztira, 6.796 plaza eskaintzen ditu, 346 jardueratan, eta, horiei, ikasgela irekietako 170 plazak gehitu behar zaizkie.

EPEAK

Bilbon erroldaratuta dauden pertsonek, Udalaren ikastaro horietakoren bat egiteko interesa badute, zein zentrotara joan nahi duten aukeratu behar dute lehenengo, eta pertsona bakoitzak eskaera bakarra egin ahalko du.

Aldez aurretik izena emateko epea: irailaren 4ra arte. Izena aldez aurretik ematen dutenek zenbaki bana jasoko dute plazak esleitzeko zozketan parte hartzeko.

Plazak esleitzeko zozketa: Irailaren 9a.

Zozketaren emaitza: Irailaren 10ean. Emaitza Udaltegietan jarriko da erakusgai, eta web orrian ere kontsultatu ahalko da: (www.bilbao.eus). Telefono honetan ere galdetu daiteke: 944 010 010 / 010.

Izena aldez aurretik ematea: Irailaren 11tik 25era, biak barne. Hautatutako pertsonetako bakoitzari hitzordu bat emango zaio, izena aldez aurretik emateko. Une horretan hautatu ahal izango du aukeran diren jardueren artean.

Ordainketak jarduera hautatu ostean egingo dira. Ordainketa-agiri bat inprimatuko da, eta bertan adieraziko da zer epe dagoen ordaintzeko. Ordainketa egin ezean,plaza hutsik eta libre geratuko da.

Plaza hutsak eta ikasgela irekiak. Urriaren 2an, epe berria irekiko da, libre gelditu diren plazak betetzeko eta ikasgela irekietan izena emateko.