BILBO. Datorren astelehenetik (maiatzak 13) igandera (maiatzak 19) Bilboko Udaltzaingoak merkantzien garraioa kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina jarriko du abian. Kanpaina Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barruan dago.

Kanpainak helburu bi ditu:

Trafikoari buruzko Legea dela eta, gidariak gidatzen duen ibilgailurako behar den baimena duela, asegurua indarrean duela eta ibilgailuak baldintza tekniko egokiak betetzen dituela, esate baterako, IAT eginda duela, egiaztatuko dute udaltzainek.

Beste alde batetik, merkantzien garraioan dabiltzan ibilgailuak kontrolatzeko eta zaintzeko, Udaltzaingoak Garraioa Antolatzeko Arautegian ezarritakoa beteko dute. Hiru ezaugarri hauek dira ziurtatu beharrekoak:

Garraioan jarduteko baimena, gidatutako denborak eta atsedenerako denborak, takografoan jasota daudenak.

Gidariaren gaitasun profesionala.

Merkantziaren garraiorako baldintzak betetzen direla, salgai galkorrei, izoztuei eta beste batzuei dagokienez.

2018an Bilboko Udaltzaingoak 7 kanpaina egin zituen merkantzien garraioan ari diren ibilgailuak zaintzeko eta kontrolatzeko. Hauek dira kontrol horien emaitzak:

Kontrolatutako ibilgailuak: 422

Jarritako salaketak: 21 (kontrol guztien % 4,9).