Etxebarri-Basauriko Lanbide Hastapenerako Ikastegiak (EBLHI) ikastaroetan izena emateko epea irekiko du maiatzaren 30etik ekainaren 18ra arte. Zentroak ateak zabalik ditu jada bisita gidatu pertsonalizatuak egiteko. Aurten, “eskualdean dagoen eskaera dela eta, zentroak prestakuntza-eskaintza areagotu du, eta aurreko urteetan eman izan duen Ile-apaintzaile eta Estetika zikloa berrezarri du, emango diren gainerako prestakuntza zikloekin batera”, azaldu dute Basauriko udaletik.

Hauekin batera, beste ikasketa hauek ere eskaintzen dituzte; Arte Grafikoak, Sukaldaritza eta Errestaurazioa, Informatika eta Komunikazioak, eta Etxebizitzen Mantentzea. Aipatzekoa da “ikasleen %90ek oinarrizko prestakuntza-titulua eskura-tzen dutela, ikastegian egindako ikastaroan, eta horien artetik, %75ek gradu ertaineko prestakuntza egiten jarraitzen dute gero”. Esan bezala, bisita gidatu pertsonalizatuak egiteko aukera zabalik dago, eta “hara joan daitezke prestakuntza-eskaintza, instalazioak eta bertako giroa gertutik ezagutu nahi duten pertsona guztiak”.

“Gazteek azaltzen dute zentroan izandako esperientzia eta ibilbidea”. Pandemia dela eta, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua hartzea Paularekin (orientatzailea), bai 94 426 16 70 edo 94 426 36 17 telefono-zenbakietara deituta bai email bat bidalita (paula.garcia@fundacionadsis.org). Izen-emateak ekainaren 18ra arte egin daitezke, bi bide hauetatik: zentroan, 9:00etatik 13:00etara, edo on line, Hezkuntza Sailak horretarako egokitu duen aplikazio informatikoaren bidez, kasu bakoitzean dagokion dokumentazioa atxikita (https://ikasgunea.euskadi.eus).

“On line izen-emateetan beharrezkoa da baieztatzea erregistroa zuzen egin dela eta nahitaezko dokumentazio guztia entregatu dela, eta horretarako telefonoz deitu behar da zentrora 9:00etatik 13:00etara, edo email bat bidali idoia.gonzalo@fundacionadsis.org helbidera”, gororarazi dute.

Jauzi teknologikoa

Azaldutakoaren arabera, zentroak jauzi teknologiko garrantzitsu bat eman du, “prestakuntza-materialak digitalizatuta eta hezitzaileen taldeari app, tresna eta plataforma digitalen erabileran trebatuta”. Zentzu honetan, “tresna digital horiek pandemiaren ondorioz ikasturtean eman diren konfinamendu-egoerei aurre egiteko aukera eman digute, eta prestakuntza-ibilbideak aktibatuta eduki ahal izango ditugu, urte osoan. Jauzi bat eman dugu bertan geratzeko iritsi den digitalizazioan, eta ikastegiko jarduera guztietan bultzatzen jarraituko dugu”, azaldu du Isabel Cadaval Basauriko Udaleko Enpleguko zinegotziak.